Manue Matxain adiskideari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Manue Matxain adiskideari

MANUEL MATXAIN ADISKIDEARI

Nere lagun zintzoa dan Manuel Matxain jauna, edozeņi noiznai mesede bat egiteko prestu dagon gizon atsegin bat da. Neroni ere askotan egin izan dit mesede; kalterik beiņere ez. Ez- dakit, gaņera, naita ere egingo ote luken. Olakoxea baita berez.

Donostia'n edo beste nunbait bertsolari-txapelketaren bat baldin bada, berari esan izan diot neretzat sarrera artzeko; eta, nola edo aIa, beti oroitu izan da nitaz. Urte onetan ere berari esan nion bertso auen bitartez, eta bai zintzo aski portatu ere.




1 /
Manuel, guri Ama
zaiguk gogoratzen,
baņan zenbait euskaldun
ez dek konturatzen.
Oitura zarrak nola
ari diran galtzen,
alegindu gaitezen
euskera indartzen.



2 /
Euskaldunak gaur naiko
lanakin gabiltzak,
baņan ez dek galduko,
alperrik zebiltzak.
Manuel, biotzean
ondo gorde ditzak
amatxori lenengo
entzundako itzak.



3 /
Beartutzen gera ta
mintzatzen gerade,
baņa ni ez naiz izan
erderaren zale.
Edozeņek egingo
balirake galde,
esango diot: Saia
euskeraren alde.


4 /
Au etzaidak aztutzen,
Manuel, sekula:
bertsolari-eguna
badatorkigula.
Jainkoak osasuna
eman dezaigula
ta uste dit ederrik
entzungo degula.



5 /
Manuel, beti lana
badit iretzako,
gaur ere prestu niok
zerbait agintzeko.
Badakik zer bear dan
barrena sartzeko,
bai al dek modurikan
sarrerak artzeko?



6 /
Joan zan urtean ere
batzuek badituk,
sartzerik izan ez ta
kanpuan geldituk.
Onezkero sarrerak
saltzen asi dituk,
nitaz oroitu ari,
konponduko gaituk.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org