Ama Euskerari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Ama Euskerari

AMA EUSKERARI

Gipuzkoa'ko Diputazioa Xenpelar saria° jartzen asi zanean, moldatu nitun bigarren saria irabazi zuten bertso auek:




1 /
Ama Euskera maitagarriya
goratu nai det bertsotan,
anai-arreba biyotzekoak,
saia gaitezen lan ontan;
badakit nola mintzatzen diran
erderaz etxe askotan,
liburu berri onak ipiņi
danok sukalde txokotan,
oitura zarrik galdu ez dedin
gure lau probintziyotan.



2 /
Ama Euskera biyotzekua,
lenago garai batian
oiturak zintzo gordetzen ziran
gure sorterri maitian;
pozez txoratzen egoten ziņan
baratzan lore tartian,
ta gaur negarrez ikusten zaitut
begiyak bete-betian,
zure malkuak txuka ditzagun
guztiyok saia gaitian.



3 /
Ama Euskera, iritxi dira
zuregana egun beltzak,
eta biyotza zulatzen dizu
zuri naigabe zorrotzak;
zure begiyak poztu eziņik
daukagu komeri latzak,
lore mardulak ziran tokiyan
sortu zaizkigu arantzak,
orrelakorik etzun merezi,
Amatxo, euskal baratzak.



4 /
Ama Euskera, gertatu danik
guk* ezin degu xinistu,
illunperatu zaigun argiya
ez ote liteke piztu?
Gaur eta egun negarrez dagon
Ama bear degu poztu,
anai-arreba biyotzekuak,
danok euskeraz jolastu,
seaskatxuan ikasi giņun
lenengo itzak ez aztu.



5 /
Ama Euskera, seme-alabak,
jarri nai zaitugu alai,
nork du biyotza ez laguntzeko
negarrez triste dagonai?
Gure lurrian ikusten dira
zenbait arreba ta anai
ikasi duten izkuntz ederra
ez dutela mintzatu nai;
aitak eta amak erakutsiya
etzagun aztu nolanai.



6 /
Ama Euskera, zure onduan
billatzen degu atsegin,
al baldin bada zure esanik
ez genduke nai utsegin;
anai-arreba biyotzekuak,
egin dezagun alegin,
gertatzen geran toki guzitan
beti euskeraz itzegin,
ainbat baliyo duan izkuntza
beņere galdu ez dedin


7 /
Ama Euskera, aspaldi xamar
asiya zera erortzen,
ta berriz altxa bear dezunik
etzaizu iruditutzen;
anai-arreba biyotzekuak,
ez gera konturatutzen
Ama gaxua nola daukagun
beti negarrez urtutzen,
ez gera bere seme-alabak
ez badiyogu laguntzen.



8 /
Ama Euskera, zuri begira
munduan zenbait euskaldun,
galdetzen degu Ama negarrez
noiz arte egon bear dun;
maite badegu bere malkuak
lenbailen txuka ditzagun,
anai-arreba biyotzekuak
guztiyok egiņik lagun,
antzika dagon Ama gaxua
pixka bat poztu dezagun.



9 /
Ama Euskera, galdetzen degu
oitura zarrak nun dian,
garai batian goien zeudenak
gaur arkitzen dira bian;
egun batian erori ziran
batere uste gabian,
eta geroztik ikusten degu
euskaldunen sukaldian,
Ama gaxua nola bizi dan
negarrez bakardadian.



10 /
Ama Euskera poztu dezagun
danok alkarri lagundu,
euskal baratza arlote dago,
bear genduke txukundu;
belar onaren tartian txarrak
oso gaizki ematen du,
ona indartzen saia gaitezen,
gaiztua zaņetik kendu,
Amak maiteko ginduzke danok
ori egingo bagendu.



11 /
Ama Euskera, etzazu uste
biyotz gogorra detanik,
mundu onetan gorrotorikan
iņorentzat ez daukat nik;
lagun urkua maite dezagun,
bestela ez degu gauz onik,
ez det esan nai beste izkuntzak
guretzat txarrak diranik,
erderaz berdin mintza liteke
euskera aztu betanik.



12 /
Ama Euskera, bio jo zendun
bein eroritzen asita,
lore tartian goxo zeundena
amildu ziņan sasita;
miņ artzen degu, zuk etzenduan
olakorik merezi-ta,
Euskalerriyan zure malkuak
badatoz alde guzita,
ez ote gera gu esnatuko
Ama ola ikusita?

* Jatorrizkoan 'guz' jartzen zuen.
1 Bertso-papera, Graf. Izarra - San Sebastian,






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org