Euskal Erriko oiturak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Euskal Erriko oiturak

EUSKAL ERRIKO OITURAK





1 /
Jaun Zerukua, otoitz egiten
dizut belaunikatuta,
zure laguntza eman zaiguzun
ain premizkua degu-ta;
ixilik ezin egon naiz gauza
askori begiratuta,
samindurikan iņoiz jartzen naiz
nere buruai elduta,
Euskalerriko oitura onak
galtzen ari zaizkigu-ta.



2 /
Zaleturikan bezela negon
bertso berriyak jartzeko,
Euskal Erriyai eskeintzen dizkat
begiyak zabaldutzeko;
baserritarrak egiņik gaude
kaletarraren antzeko,
lotsaturikan gaude askotan
euskeraz mintzatutzeko,
zer nai dezute bide oberik
oitura onak galtzeko?



3 /
Gaur oraindikan euskaldun asko
gaude begiyak itxita,
ia lenbailen zabal ditzagun,
badegu zer ikusi-ta;
baserritarrak bera datozte
mendiyan ezin etsita,
bat baņo geiago ikusten dira
erri aldera jetxita,
erderaz nola mintzatzen diran
euskera txartzat utzita.



4 /
Arriturikan egoten naiz ni
gazte askori begira,
pake gozua goien utzita
nola datozten errira;
ez luteke, ez, ori egingo
konturatuko balira,
utzi dezagun bide ori ta
guazen guztiyok mendira,
euskal oituran gorde-lekuak
gure baserriyak dira.



5 /
Alegiņian saiatzen gera
ustez ondo erakusten,
baņan ez dakit entzule danak
ontzat artuko dituzten;
gaur baserritar asko ari da
bere sor-lekua uzten,
negargarriya dala benetan
ez ote dute ikusten?
Oitura onak nola ez galdu
guk ez badiyogu eusten?



6 /
Gure lurrian gertatzen danak
ez nau askorik poztutzen,
zori txarrian ari dira-ta
baserri asko ustutzen,
aiton-amonen otoitz goxoak
eta izkuntza aztutzen;
au guretzako kaltean dala
ez gera konturatutzen,
Euskalerriya galduko zaigu
ez bagera esnatutzen.


7 /
Gaztain, intxaur da sagasti onak
ari zaizkigu urritzen,
eta labore-soro askotan
gaur piņua ugaritzen;
au guretzako aurrerapena
danik etzait iruditzen,
zuaitzarekin bakarrik ez da
gero gizona bizitzen,
baserri asko ustu dirala
ez naiz batere arritzen.



8 /
Lanian gogoz saiatutziak
ez du askorik baliyo,
bere izerdiz egindakua
bestek kendutzen badiyo;
aitona batek nere galderai
onela erantzun diyo,
gizarajuak bere begiyak
egiņikan bi erriyo:
baserri asko ustu dirala
piņua dala meriyo.



9 /
Zenbait nagusi biotz gogorrek
eziņ ikusi maiztarrik
amaika bider esaten degu
baņa alare alperrik:
Zer egin bear dute kalean
ez bada baserritarrik?
Zuaitzarekin estali dute
labore-soro ederrik,
baņan ez dago bizitzerikan
piņuarekin bakarrik.



10 /
Baserritarra, langille zera
astean eta jaiean,
baņan alare asko dabiltza
zu oinperatu naiean;
zuaitzen mende jarri zaituzte
mendi, soro, zelaiean,
zenbait gizoni au egin bear
otorduko garaiean:
eskatzen duan janari ordez
piņua jarri maiean.



11 /
Artzaiak ere larri dabiltza, erne dauzkate begiyak,
piņuan mende ikusirikan
baserri eta mendiyak,
gogoraturik garai bateko
txara ta baso aundiyak;
aien tartian bizitzen ziran
beorrak eta ardiyak,
auentzat ez da gaur errukirik,
galdu dira barrutiyak.



12 /
Pizti gaiztuak nola txoriya
uxatzen duan kabitik,
alaxen datoz baserritarrak
eta artzaiak menditik;
samindurikan esaten dute:
Galdu gera oraingotik.
Gauza guztien Jaun da Jabia,
lagun zaiguzu zerutik,
Euskalerriko oitura zarrak
ia jartzen diran zutik.

1 Bertso-papera, Graf. Izarra-San Sebastian.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org