|
1 /
Illoba Pedro, ara iritxi
amets gozoko eguna,
ori da zure barrengo poza,
ori da alaitasuna!
Zureganatu dezu biotzez
ain maite dezun laguna,
ta gaur osaba Sebastianek
auxe da opa dizuna:
zuen artian izan dedilla
egitazko maitasuna.
2 /
Gai ontan zerbait itzegin nai det
nik al dedan egokina,
bertsoen bidez ematearren
konsejo bana edo bina.
Mesedegarri izan leike ta
entzun, Pedro ta Martina,
gaur erakutsi nai lizuteke
zuen osabak dakina:
biotz birekin bat egitia
dala gauzarik aundina.
3 /
Guraso batek izaten ditu
gauz asko egin bearrak:
emaztearen eginkizunak,
ala berean senarrak.
Guretzat dira mundu ontako
alaitasun da negarrak,
familietan gertatzen dira
naigabe ta ez bearrak,
oiek guztiak uxatzen ditu
maitasunaren indarrak.
|
4 /
Gu nola geran bide ortatik
aspaldi pasatakoak,
orain argatik dira zuentzat
ejenplo ta konsejoak.
Nere illobak, gogoan artu
osabak esandakoak:
izan zaitezte alkarrengana
gorrotorik gabekoak,
benetan alkar maite dutenak
dira zorionekoak.
5 /
ere illobak, ez aztu zuen
guraso ta senideak,
goguan izan oiengandikan
jasotako mesedeak.
Artu dezuten bide berrian
izan zaitezte trebeak,
zintzo betetzen saiatu gure
oiturak eta legeak,
ia euskeraz mintzatzen diran
ondorengo landareak.
6 /
Agorrillaren azkena da gaur,
degu egun berezia,
zeru-laguntza izan dezute
eta ondo merezia.
Biotz birekin bat egitia
baizan zuen kutizia,
otoitz egiņez orain eskatu
Jaungoikoaren grazia,
pake gozoan urte on askoz
osasuna ta bizia.
|