Gazte biurrientzat


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Gazte biurrientzat

GAZTE BIURRIENTZAT





1 /
Bide galgarri asko
dauzka gaur munduak,
eta zenbait gurason
biotzak minduak;
zuen seme-alaba
buru-arinduak,
pekatu lizunetan
daude zikinduak...
Erakutsi Jaunaren
amar aginduak!



2 /
Entzun, guraso biotz
samindutakoa,
amar aginduetan
lendabizikoa;
zuk baldin badakizu
zorionekoa,
au da seme-alabai
erakustekoa:
maite bear degula
geien Jaungoikoa.



3 /
Gazte biotzekoak,
entzun bigarrena,
mixiolari-gisa
nator zuengana:
utzi bide okerra
ta artu zuzena,
otoitz egin dezagun
al degun maizena,
ta ez ibilli aotan
Jaunaren izena.



4 /
Irugarrenak dio,
arreba ta anaiak,
garbi ospatutzeko
igande ta jaiak;
animako lanetan
ez izan lasaiak,
inguratzen badira
uxatu etsaiak,
auxen eskatzen digu
guztion artzaiak.



5 /
Laugarren ontan egin
zintzo errezoak,
irabazi ditzagun
barkamen osoak;
bide zuzenetatik
emanik pausoak,
pamilian ibili
izketa gozoak,
ta beti aintzat artu
zuen gurasoak.



6 /
Bostgarren ontan obe
zuzen ibiltzea,
debekatutzen digu
kristauak iltzea,
ta ernegaturik nor
bera urkatzea;
ori da Jainkoari
eskua artzea,
eta bere anima
betiko galtzea.


7 /
Seigarren ontan bada
zer gogoratua,
Adan eta Ebak egin
zuten pekatua;
naiz Jaungoikoak izan
au debekatua,
zuaitzetik artuta
jan zuten frutua,
aragikeria da
andikan sortua.



8 /
Ta zazpigarrenaren
beldur gabekoak,
ostuta gauz askotaz
jabetutakoak,
gure artean zenbat
dabiltz olakoak!
Bañan izatezkero
zorionekoak,
beti izan gaitezen
esku garbikoak.



9 /
Zortzigarren ontara
begiraturikan,
iñoiz gelditutzen naiz
ni arriturikan;
zenbaitek mintzatzeko
ez du ardurikan,
kaltegarri etzagun
esan gezurrikan,
ain gutxi gezurrezko
testigutzarikan.



10 /
Bederatzigarren au,
senar da emazte,
egia danik askok
ez dezute uste;
bide galgarri ortan
gain-bera zoazte,
ta ezkondu gabeak
ere zenbait gazte,
agindu ontan kontuz
ibili zaitezte.



11 /
Amargarreneraño
iritxi gerade,
au ere betetzera
beartuak gaude;
bañan zer esan nai dun
begiratu gabe,
nere ustez askotxo
egiten dirade
oker bidez besteren
ondasunen jabe.



12 /
Ara agindu auek,
nik adierazi,
mesedegarri dira,
gazteak, ikasi;
Jainkoaren grazian
nai badegu bizi,
eta zeru ederra
danok irabazi,
munduan obra onak
egin lendabizi. (1)

Zeruko Argia, 1966-XII-11.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org