Dionisio Inda zanari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Dionisio Inda zanari

DIONIXIO INDA ZANARI

Pasai San Pedro'ko errian bizi zan, ain alkar maiteak giņan gure lagun zintzo Dionixio Inda zana.

Amaika itzaldi goxo egiņak gera biok alkarrekin. Edozeņi bururatuko ez litzaizkioken gauzak bururatzen zitzaizkion berari. Izan ere, ain zan gizon argia ta bizkorra. Borondaterik onenez egiten zituan beti bere esku artean zebilzkien lan guziak.

Zar-sarira iritxi zan arte, Pasaiako Aduanan egiten zuan lana, eta arrantzarako ere afizio aundia zuan. Amaika bider etxetik aterea dago goizean goiz asko bere txaluparekin txipiroitara edo beste edozein arrai arrapatzera.

Gero, beste lanik etzuanean, beti pintatzen jarduten zan. Artista onenetakoa baitzan lan onetan ere. Pipa beteko zuan tabakoz, pixtuko zuan eta orduak pasako zituan bere lan-gelan sartuta.

Amaika kuadro edo erretratu eder baditu ederki asko pintatuak: eleizetako imajiņak, itzas-ontzi eta gaņontzeko gauzak, bere ezagun askoren irudiak eta nik al dakit zenbat orrelako lan txalogarri egin duan bere denboran.

Il zanean, bakarren batek esan zidan larogei ta lau urte zituala. Baņa, gero bere seme batek esan zidanez, ia larogei ta amar ere bazitun.

Bere jaioterriak, Pasai San Pedro'k alegia, ongi merezia zuan omenaldi bat eskeņi zion. Nik ere omenaldi artan parte arturik, eskeņi nizkion orai irakurriko dituzuten bertso auek; eta egun eder bat ospatu gendun bere oroimengarri. Jaunak berekin dezala.




1 /
Lagun on bat bagendun
San Pedro'n lenago,
giņan txoriak baņo
alkar maiteago;
gure begiak ezin
ikusi geiago,
il zan da gaur zeruan
gozatutzen dago.



2 /
Larogei ta lau urte
emen igarota,
Jaunak eraman ziņun
zeru eder orta;
gu ere aurki gera
zugana igota,
ori danontzat berdin
jarria dago-ta.



3 /
Dionixio, ziņan
zu gure laguna,
egun batez guztiok
agurtu ta juna;
ta omenaldi gisa
gaur egin zaizuna,
zure erria da au
eskeņi dizuna.



4 /
Gertatzen giņanean
alkarren onduan,
zenbat itzaldi goxo
egiten genduan;
zu nor ziņan oraindik
daukagu goguan,
ta oroimengarri au
merezi zenduan.



5 /
Errekiņakin pipa
arturik ortzetan,
Euskalerriakin zu
beti ametsetan;
mintzatzeko etziņan
egoten lotsetan,
maitiena euskera
zendun izkuntzetan.



6 /
Memori onekoa,
itzlari trebea,
lanean ere ziņan
kupira gabea;
erlijio-gauzetan
izanik fedea,
nun arkitu gizon bat
zu baņan obea?


7 /
Etxetikan atera
eta aduana,
antxen bertan egiten
baizenduan lana;
ta nola izan ziņan
ibilkari ona,
oņez pasatzen zendun
bide ori dana.



8 /
Zuk gogozkoa zendun
astean da jaitan
arrantzara joatea
edozein garaitan;
askok ikusi zaitu
Pasai'ko ur oitan
zeure txaluparekin
iņoiz txipiroitan.



9 /
Pintatzen pasa ziņun
ordu atsegiņak,
eta orain or daude
zure obra fiņak:
eleizan aldaretan
dauden imajiņak,
ta beste zenbat gauza
ederki egiņak.



10 /
Jainkoak doai ori
nola eman zizun,
musika ta kantua
gustatzen zaizkizun;
bertsolaritzan berri
ondo zenekizun,
zuk kantatuak pozik
entzuten nizkizun.



11 /
Dionixio, nago
uste osuetan
zabiltzala zeruko
bide gozuetan;
nik auxe opa dizut
nere bertsuetan:
Jaunak artu zaitzala
bere besuetan.



12 /
Lagunak oroitzea
guztiz atsegin da,
berak ere biotza
eskeintzen zekin da;
erregutu dezagun
guk otoitz eginda,
zeruan gerta dedin
Dionixio Inda.

Zeruko Argia, 1967-VI-25 eta 1969-VII-6.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org