Buruzbide bikaņa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Buruzbide bikaņa

BURUZBIDE BIKAŅA

Orain dala amabost bat urte, Elgoibar'ko andre gazte bat, Pilar Goikoetxea deritzaiona, Londres'era eraman bear izan zuten ebakuntza edo operazio bat bere biotzean egitera.

Baņa orretarako dirua bear zan, eta ez gaņera gutxi. Irureun milla pezta lenengo pentsatu zana, gero askotaz geiago bear izan bazan ere; eta jakiņa, zorigaitzez, famili beartsu batekoa izan andre ori.

Baņa Herramienta Aizdon izeneko fabrikako langilleak, ain asmo ona arturik, egunean ordubete geiago sartzea pentsatu zuten, emakume orren ebakuntza ordaintzeko dirua osatu zedin. Berealaxe ekin zioten ordu sartzeari beste fabrika geiagotako langilleak ere. Aurrezki Kutxa Probintziala ere oso ondo portatu zan, eta danen artean osatu zuten bear zan diru ori.

Egin zitzaion andre orri egin bear zitzaiona; eta, iru illabete Londres'en igaro ta ondo sendaturik, berriro etxeratu ziran bere senarra eta biak. Ez baizuan ain biotz oneko gizon orrek une batean ere bakarrik utzi gaxorik zegon bere emaztea.

Eta nik, ain borondate oneko langille oien asmo on ori ikusirik, ondoren irakurriko dituzuten bertso auek eskeņi nizkioten:




1 /
Elgoibar'en badaki
portatzen jendeak,
ain dira trebeak,
lanerako batere
kupira gabeak;
Aizdon fabrikan ari
diran langilleak,
artu dituzte asmo
ezin da obeak;
merezi du gaxorik
dagoan andreak.



2 /
Fabrika ortan egin
nai dituzte lanak,
alkarturik danak,
laguntza izan dezan
premiari dagonak;
badaki berri on au
irakurri dunak,
dirala borondate
oneko gizonak;
bertsuan bidez artu
nere zorionak!



3 /
Erri ortan fabrika
geiago badira,
dutenak kupira,
ala esan dit beintzat
batek belarrira:
ez dirala gelditu
atzera begira,
eskua luzatzeko
bear dan tokira;
oiek ere laguntzen
asi omen dira.



4 /
Andre au arkitzen da
estuasunean,
gaxotu danean;
fabrikanteak ori
jakin dutenean,
berialaxen asi
zaizkigu lanean,
ordubete sartu nai
dute egunean,
laguntz au izan dedin
beren izenean.



5 /
Pilar Goikoetxea
dala andre ori
esan dire neri,
sendatu nai lukena,
biotzetik eri;
eskerrak Elgoibar'ko
jende leialari,
borondatez eraso
diote lanari,
laguntzeko asmoan
gaxo dagonari.



6 /
Langilleak ez dute
borondate-paltik,
nork bere aldetik
orduak sartzen asi
baidira gogotik,
premian dagonari
laguntzeagatik;
arren erruki zaite,
Jainkoa, zerutik,
lenbailen sendatuta
jarri dedin zutik!


7 /
Ogei ta amairu urte,
oraindikan gazte,
baņan Pilar triste;
badauzkatzu kezka ta
zenbat buru-auste;
luzarokoa danik
etzazula uste,
Londres'en sendagille
onak badituzte,
operatu ta ongi
jarriko zaituzte.



8 /
Sendatuta ekarri
nai bada onuntza
Pilar'en gorputza,
Londres'en egin bear
zaio ebakuntza;
baņan dirua bear
juateko aruntza,
irureun milla pezta,
ez da gauza utsa;
ortarako bear da
norbaiten laguntza.



9 /
Gaitzak zenbat naigabe
ta kezka sortzen du,
beldurra sartzen du,
maltzurkeriz bixita
nun-nai egiten du;
batere uste gabe
atea jotzen du,
giltzatuta kanpoan
utzi al bagendu!
Baņa datorrenean
berak zabaltzen du.



10 /
Guk nai giņuzke egun
asko atsegiņak
ta gutxi samiņak,
baņa ordu guztiak
ez dira berdiņak;
garbi esaten digu
Kristoren dotriņak,
mundu zabal ontako
pozak eta miņak
xinisteko dirala
guretzat egiņak.



11 /
Buruzbide bikaņa
orduak sartzea,
zuri laguntzea;
nik ere opa dizut
azkar sendatzea.
Gauzarik ederrena
konformatutzea,
pentsaturik guretzat
dala supritzea,
pazientziz eraman,
Pilar, gurutzea.



12 /
Elgoibar'tar zintzoak,
zuen baiezkuak
dira egizkuak;
amaika seme jator
badu Gipuzkua'k.
Laguntza oiek dira
guztiz premizkuak,
luzaturik bear dan
tokira eskuak,
egiten dira obra
karidadezkuak.

1 Zeruko Argia, 1968-XII-15.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org