Goresmenak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Goresmenak

GORESMENAK

Oraingo bertso auek ere, nere illoba Mari Pili Salaberria eta bere senar Gaston Lizarraga'ri, ezkondu ziran egunean jarri eta biotzez eskeņiak dira, nere goresmenik biozkorrenak emanik:




1 /
Mari Pili ta Gaston
illoba maiteak,
ara udaberriak
zabaldu ateak.
Zuen biotzak daude
gaur pozez beteak,
ni ere poztutzen nau
alai egoteak.



2 /
Illobak, iritxi da
udara berria,
ta guk egin diogu
ongi etorria.
Gaurko egun au beintzat
gogoangarria,
onetxek ase baitu
zuen egarria.



3 /
Jaungoikoak jarria
nola dan ezkontza,
beti izan dezute
orren esperantza.
Naiz buruan ibili
kezka ta zalantza,
ara egi biurtu
gaur zuen ametsa.


4 /
Pekatuak aitortu,
biotzak bigundu,
anima garbitu ta
kezka denak kendu,
Sakramentu santua
artuta ezkondu,
orain biok alkarri
bizitzen lagundu.



5 /
Apaiz jaunak eleizan
gaur egin zaituzte
ezkongai ziņatenak
senar da emazte.
Landaren bat ekartzen
badezute laiste,
euskeraz erakusten
saiatu zaitezte.



6 /
Danon jaun da jabeak
emanik grazia,
illobak, ara egin
zuen kutizia.
Opa dizuet bear
dezuten guzia,
osasuna ta urte
askoko bizia.








     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org