 |
|
 |
 |
DON JOSE ALMANDOZ ZANAREN OROIMENEAN
|
Don Jose Almandoz jauna, sendagille ospetsua eta gizon leiala izanik, bera izan zan amabi urtez lantegiko nere medikua.
Baņa aiuntamentuko nere agintariak au kendu eta beste bat jarri zidaten, au ere sendagille bezela oso iaioa. Baņa gaixotu nintzanean, abixatu genion eta bixita bat edo bi egin zizkidan, eta andik aurrera batere etortzen etzala gelditu zan, gu Donosti'tik urruti xamar bizi geralako, naiz-eta kamiotik gertu egon gu bizi geran etxe au.
Gero, Don Manuel Eizagirre jauna, Ernani'n bizi dana, asi zan neregana etortzen. Gizon au ere, sendagille bezela oso azkarra degu, eta gaur ere bera da lantegiko nere medikua. Gu oso gustora gaude berarekin, abixatzen diogunean berealaxen etortzen dana baita, eta onek ematen du poza.
Bigarrenak utzi niņunean, ain gaizki negon ni, pulmonia eta pleura bi gaitzak batera etorri zitzaizkidalako; eta Eizagirre jaunari baimena eskatu nion, esanaz ea Almandoz jauna etorri zitekean neregana.
Baietz esan zidan. Ark bazekiala ni oso gaizki negoala eta nai gendun medikua ekartzeko.
Alaxe abixatu eta berealaxe etorri zan Don Jose. Ni ain gaizki ikusirik, bereala asi zan sendagairik onenak ekartzen, eta aietxek atera niņuten bizirik.
Biak egin zituzten alegin guztiak ni sendatzen, Almandoz'ek eta Eizagirre jaunak. Jainkoak alaxe nai nunbait eta bai sendatu ere. Beroiei zor diotet bizia.
Baņa gero, gutxien pentsatzen nuan garaian, jaso nuan berri samingarri au: Almandoz jauna il zala, alegia.
Beti nere lagun leiala eta zintzoa izan zan Migel Arrieta zanak eman zidan berri negargarri onen albistea, esanaz 1961'garren urteko apirillaren 11'an Don Jose Almandoz zana atera zala gaubean etxetik Donosti'ra, gaixorik zegoan emakume bat operatzeko asmoan; eta, egin bear zituan lanak eginda etxera zetorrela, Martuteneko zubian beera Urumea ibaira amildu zala bera zetorren kotxea, eta antxe gelditu zala ilda.
Ain sonatua izan zan sendagille on ura nik ain maitea izanik, bere eleizkizunetan izan da ondorenean eskeņi nizkion biotz guztiz, ondoren irakurriko dituzuten sei bertso auek:
|
|
1 /
Gure Don Jose Almandoz jaunak
guztiok agurtu gaitu,
berari otoitz egin betandik
ezin gindezke gelditu.
Buru, esku, oin bizkorragoak
nun genezazke aurkitu?
Ainbat ikusi duten begiak
betiko itzali ditu,
gaur gaxo askok obe genduke
berriz piztuko balitu.
2 /
Orain ogei ta iru bat urte
nere aurrean jarri zan,
ta sendagille oberik ez da
beste bat neretzat izan.
Etxe ondoko zubian beera
amildu ta bertan il zan,
bai borondatez nik otoitz egin
Martutene'ko eleizan,
mundu ontako nere jainkoa
Don Jose Almandoz baizan.
3 /
Oraintxe dala amar bat urte
bixita pranko egin zian,
izan ere ni egon bainintzan
negargarrizko trantzian.
Sendagai onak ekarri zitun,
larritasunak juan zian,
eta geroztik osasunetik
nabil poliki antzian,
falta ederra arkitu biet
urrena gaixotutzian.
*Jatorrizkoan: 'aizkenean'
|
4 /
Nola astean, berdin jaiean,
naiz arratsean berandu,
Don Joserentzat ez da beiņere
garai txarrikan izandu.
Borondatea erakutsiaz
min daukanari lagundu,
ta azkenean* gizarajoa
ezbearrak eraman du,
gaxo zegon bat sendatzearren
bere bizia eman du.
5 /
Ezin zait aztu apirillaren
amaikagarren egunik,
ta ez det uste pixka batean
burutik joango zaigunik.
Gure biotzak samindu ziran
berri triste au entzunik,
Jaun Zerukoak nunbait ala nai,
beti au esaten det nik:
bide okerra bear danean
ez da arkitzen zuzenik.
6 /
Beti kotxean etzan ibiltzen,
askotan oņez pausuan,
bere denboran amaika aldiz
zubi oi pasako zuan.
Azken agurra or egin digu,
Jaunak ala naiko zuan,
orain guztiok eska zaiogun
egiten dan errezuan,
bere anima sartu dezala
zeruko usai gozuan.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |