Aiete'ko jaietan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Aiete'ko jaietan

AIETEKO JAIETAN

Urte onetan, ain alkar maiteak geran Manuel Matxain'ek eta nik biok antolatu giņun bertsoak Aiete'ko ballarako festa-egunerako. Nereak auek izan ziran:




1 /
Gurutze Donearen eguna
degu Aiete'n zaindari,
bertso batzuek eskeintzen dizkat
gaur biotz guztiz berari;
ta otoitzean eskatzen diot
Jesus aldarekoari,
eman zaigula osasuna ta
pake gozoa danori.



2 /
Agorrillaren erdi aldera
Aiete beti pestetan,
alaitasuna gaņezka dabil
nola zar ala gaztetan.
Bailara zoragarriagorik
ez dago nere ustetan;
izen eder au lur ontan degu,
nik ez det entzun bestetan.



3 /
Ni ez naiz emen sortua baņa
ala ere zaitut maite,
goiko galtzaran geientsuenak
nere berri badakite.
Etorri nintzan oraintxen dala
ogei ta amazazpi urte,
geroztik beti gogoan zaitut,
biotz nereko Aiete.


4 /
Konturatuko al gera noizpait
nor dan gure Gipuzkoa,
amaika bider esaten det nik
dirudila urrezkoa.
Lenengo mallan dago Aiete,
ballara eder askoa,
Espaņia'ko lendakariak
ere au du gogozkoa.



5 /
Aiete beti sonatua da,
ez dago esan bearrik,
garai batean edaten gendun
emen sagardo ederrik.
Gaur zoritxarrez tolare gutxi
ta kupel asko alperrik,
ura aukeran badegu baņa
gu geienean egarrik.



6 /
Ezin ukatu aietearrok
euskera maite degula,
gure asmoak indarberritzen
Jaunak lagun dezaigula.
Mundu guztian zabaldu bedi
euskaldunaren odola,
birau gabeko izkuntz eder au
galdu ez dedin sekula. 1 1 Zeruko Argia, 1969-IX-14.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org