Berri atsegin pozgarri bat


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Berri atsegin pozgarri bat

BERRI ATSEGIN POZGARRI BAT

Nere besoetako illoba Sebastian Salaberria'ri eta gaur bere emaztea dan Maite Errazkin'eri eskeņi nizkioten bertso auek, ezkondu ziranean, San Inazio egunez, nere goresmenik maitakorrenak emanaz:




1 /
Berri atsegin pozgarri batek
jarri nau alaiturikan,
argatik jartzen ditut bertsoak
ezkontza gai arturikan.
Nere illoba, nunbait zeunden zu
bakarrik asperturikan,
zure biotza aldatu nairik
biotz bi alkarturikan.



2 /
Nere besoetako illoba,
bazendun ezkondu-naia,
ara iritxi egun aundi au,
ara iritxi garaia.
Ez naiz arritzen zu egotea
biotzez orren alaia,
gaurtik andretzat artu baidezu
len zendun emaztegaia.



3 /
Lore mardulak ikusirikan
gure euskal baratzetan,
zu bizi ziņan oietatik bat
artzeko esperantzetan.
Orain eskerrak eman Jaunari
beti zure otoitzetan,
usai gozoa banatu dedin
gaurtik zuen biotzetan.


4 /
Artu dezuten bide berriak
aldapa latzak baditu,
baņa, illoba biotzekoak,
beldurrik gabe jarraitu.
Ikaratuta bide erdian
etzaiteztela gelditu,
gallurreraņo joaten diranak
Jainkoak saritzen ditu.



5 /
Mari Tere ta Sebas illobak,
maitasunaren indarrak
uxatzen ditu familiako
ezbear da gauza txarrak.
Berriro betoz gaur bezelako
une gozo ta ederrak,
San Inaziok merezi du ta
eman zaizkagun eskerrak.



6 /
Ara illobak, nere agurra
bertso auen aizkenean,
badakizute nun bizi naizen
beartzen zeratenean.
Opa dizuet biok olaxe
luzaro zorionean,
pake gozoan bizi zaitezte
alkarren maitasunean.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org