|
1 /
Biotzeko Errenderi,
erri leial maite ori,
Salaberria'k opa dizkizu
zorion ugari;
mingaņa daukat itzlari
eta asi naiz kantari,
nere bertsoak eskeintzen dizkat
Xenpelar zanari.
2 /
Maitale det ikusia
nik Errenderi guzia,
Xenpelar, nola ziņan zu ortxe
sortu ta azia;
orain sari berezia,
lenago irabazia,
eskeintzen zaizun omenaldi au
ongi merezia.
3 /
Xenpelar aspaldikoa,
sortzez Errenderi'koa,
milla zortzireun ogei ta amabost-
garren urtekoa;
naiz eskola gabekoa
jakinduri aundikoa,
amaika bertso eder jarri ta
kantatutakoa.
4 /
Orduko bertsolariak
ziran eskola gabiak,
baņan plazara ertendakoan
lanean trebiak;
Xenpelar zanen begiak
etziran gero nagiak,
argatik arek esaten zitun
askotan egiak.
5 /
Bertso paregabekoak
dira zuk jarritakoak,
doai berezi ori baizendun
emana Jainkoak;
zure itzak pakezkoak,
gorrotorik gabekoak,
naiz askorentzat mingarri izan
zuk esandakoak.
6 /
Gaur gorrotoa badago,
orduan ez gutxiago,
zure bertsotan ikusten degu
gauz au garbiago.
Gerra-beldurra nun dago?
Andik itzuli naiago;
pake-zalea ziņan, Xenpelar,
ezin da geiago.
|
7 /
Zuk gerrari gorrotua,
zenbat bider aitatua,
ta zoritxarrez garai artantxe
ziņan agertua;
naiz Errenderi'n sortua,
bear ur bedeinkatua,
Oiartzun zegon gertuago ta
an bataiatua.
8 /
Frantzisko zuan izena,
Petriarena abizena,
bertso-saioak noiznai egiņez
alai bizi zana;
ona zuan almazena,
berez itzlari zuzena,
erriak ezin beiņ ere aztu
olako gizona.
9 /
Gazterik joan zan mendira,
Egurrola baserrira,
urte batzuek an igaro ta
jetxi zan errira;
ezkondu Errenderi'ra
ta, ogia familira
eramango bazuan, lanera
fabrika aundira.
10 /
Etziņan gizon aundia,
baņan leial da argia,
oraintxen ere aurrean daukat
zure irudia;
ain txori abeslaria,
aparta bertsolaria,
argatik orain jarri digute
ĢXenpelar-sariaģ.
11 /
Eriotza azkenean,
sasoirik ederrenean,
milla zortzireun larogei eta
amargarrenean;
Abendu illa zanean,
Ama Birjiņ egunean,
orain zeruan kantatuko du
alaitasunean.
12 /
Utzi zigun bertso-pilla,
nik al dakit zenbat milla,
naiz eskolik ez kantu-lanean
izanik abilla;
leiala eta umilla,
orain eun urte illa,
erregutzen det, arren, zeruan
arkitu dedilla.1
Aiete, Azaroa, 1969.
1 Zeruko Argia, 1969-XII-7.
|