Aiete'ko festak berriz ere


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Aiete'ko festak berriz ere

AIETEKO FESTAK BERRIZ ERE

Oraingo bertso auek ere Aiete bailarako festa-egunerako antolatu nituan, Gurutze Donearen egunean ospatzen baidira bailara zoragarri onetako festak.





1 /
Bertso bat edo beste
nai nituzke jarri,
ta eman Aiete'ko
jai-aldien berri;
baldin iņor badago
pestaren egarri,
biotzak alaitzera
onera etorri.



2 /
Neroni ere jartzen
naiz alai-antzean
jai zoragarri auek
inguratutzean;
zer poza banatzen dan
nere biotzean,
gure ballaran pestak
diran bakoitzean!



3 /
Agorrillak amalau
jai-aldi luzia,
Gurutze Donearen
egun berezia;
goizeko amarretan
meza nagusia,
parrokian bildurik
bailara guzia.



4 /
Gero ondorenean
gaņontzeko pestak:
kirol jolas politak,
txistu ta orkestak;
alde bat utzirikan
lanerako kezkak,
erromerian datoz
mutil eta neskak.


5 /
Irrintzika dijoaz
plazaren erdira,
soņu alaiak jotzen
dituzten tokira;
neska-mutillak dantzan
ta zarrak begira,
euskal biotzak ola
gozatutzen dira.



6 /
Gazteak ikusirik
pestarako trebe,
gaņontzekoak pozez
txoraturik gaude;
orrela jarraitzea
guztiontzat obe,
gure euskal oitura
onak galdu gabe.



7 /
Beste gauz bat ere nai
dizutet agindu,
mesedegarri da ta
etzaitezte mindu:
euskeraz mintzatutzen
danok alegindu,
baldin au galtzen bada
guriak egin du.



8 /
Xinistu ez gerala
galduko sekula,
Jesus gurutzekoa
zaindari degula;
badakigu guztion
artzai daukagula,
une larri guzitan
lagun dezaigula.

Aiete, Agorrilla, 19701.

1 Zeruko Argia, 1970-X-4.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org