|
1 /
Gertatu zait ostatu
batean sartzea
eta nere lagun bat
antxen arkitzea.
«Pozgarria da -zion
alkar topatzea!»
Gogoratu zitzaion
gauz bat galdetzea,
ta nai zuan ura nik
erabakitzea.
2 /
Esan zidan: «Auxen det
zuri galdetzeko:
zein urte-sasoi degun
ona bizitzeko».
rantzun nion beta
pixka bat artzeko:
«Au nere gain balego
aukeratutzeko,
udazkena artuko
nuke neretzako».
3 /
Munduko gauzak egin
zituan Jainkoak
gu izateagatik
zorionekoak;
naiz udara naiago
izan kalekoak,
egunik alaienak
udazkenekoak
ote diran diote
mendi aldekoak.
|
4 /
Baserrian betetzen
asten dira gogoz
ganbarak laborez ta
kupelak sagardoz;
intxaur, gaztain da urrak
bildurikan datoz,
neguan jan da edan
egiteko asmoz;
oientzat udazkena
obea da askoz.
5 /
Egoaize epel goxo
ain jostalariak
garaiz esnaerazten
ditu eiztariak;
oiek noiz etorriko
zai daude mendiak,
andik datoz eperrak,
uxo ta erbiak...
Udazkenak baditu
bere alderdiak.
6 /
Artzaiak eta mendi-
goizale diranak,
ibilkari bizkorrak
ditugu geienak,
gallurretako berri
ongi dakitenak;
kantu, txistu ta irrintzi
or dabiltza danak,
esanez: «Alaitutzen
aitu udazkenak!»
|