Zugan laguntza eske


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Zugan laguntza eske

ZUGAN LAGUNTZA ESKE





1 /
Iru edo lau bertso
jarri nai nituzke,
argatik nator, Jesus,
Zugan laguntza eske;
Gabon-jaiak pakean
pasa nai ginduzke,
beti borroka ere
aspertu gindezke.



2 /
Guda-zale gerala
nago antzemana,
danok pakean bizi
bear gendukena;
naiz nor bere aldetik
saiatu al dana,
mundu zar au zuzentzen
badaukagu lana.


3 /
Maitasuna gugandik
dago urrundua,
gorrotoa daukagu
emen gallendua,
ta bat bestearekin
ezin konpondua;
orrela zuzentzerik
ez dago mundua.



4 /
Belen'dik Aurtxo onek
auxe agintzen du:
biotz gogorrak bear
dirala bigundu,
ta borondate onez
alkarri lagundu;
guztiontzak obe au
egingo bagendu.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org