Alkar agurtzeko era


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Alkar agurtzeko era

ALKAR AGURTZEKO ERA





1 /
Danok dakigu urbil degula
urte onen amaiera,
berriro ere Gabonetako
jai alai auetan gera.
Anai-arrebok, oraintxen degu
alkar agurtzeko era,
argatik asia naiz idazten
Pasai San Pedro aldera.



2 /
Anai maitea, orko berriak
jaso nitun zuregandik,
abesten ere ona zera zu,
ori banekian lendik.
Lau bertso eder atera ziran
eskutitzaren barrendik,
auek zer poza eman zidaten
goguan daukat oraindik.


3 /
Zaleturikan egoten naiz ni
bertso berriak artzeko,
asti pixka bat nai nuke orain
auen ordaņak jartzeko,
paper batian idatzirikan
zuregana bialtzeko,
gaztain erriak janez suaren
onduan irakurtzeko.



4 /
Oriamendi gain ontatikan
opa dizute anaiak,
danok igaro ditzazutela
egun atsegin alaiak.
Pake gozuak iraun dezala
uxaturikan etsaiak,
osasun zoriontsuarekin
ospatu Eguarri-jaiak.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org