Lana


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Lana

LANA

1937'garren urtean asi nintzan ni Donostiako Aiuntamentuan lanean, jardiņetako guarda lenengo, gero almazen batzuetan, eta azken ogei ta amasei urte auetan Aiete'n Oriamendi deritzaion ur-deposituan guarda.

Naiz 1981'garren urtean jubilazioa eskatu, etzidaten eman 1982'garren urte arte; eta, jubilatu eta gero ere, amar illabetean emen jardun bear izan det, ordezkoa etorri dan arte.

Ori dala-ta, bertso auek nere anai Antoniori eskeņi nizkion beraren egunean:




1 /
Naiz barrendik ez egon
zenbait bezin lasai,
bertsotako alai,
zorioneko lana
aukeraturik gai.
Asperturik nagola
badakizu, anai,
baņa eskatzen danik
eztute eman nai:
orrenbeste denboran
jubilatzeko zai.



2 /
Motiborikan asko
badet mintzatzeko,
egiak jartzeko,
gure nagusi auek
goguan artzeko.
Esaten diet norbait
azkar billatzeko,
desiatzen nagola
jubilatutzeko,
ez ote da gizon bat
onuntz etortzeko?



3 /
Lana arkitu det nik
nundik edo andik
gazte-gaztetandik;
bearrezkua dala
badakigu lendik.
Orain au entzuten det
nagusiengandik:
mesedez jarraitzeko
aurrera oraindik.
Ez dakigu noiz irten
biegun emendik.


4 /
Badakite lanian
jarduten naizela
asto bat bezela,
berrogei ta bost urte
daramazkitela.
Jarraitzia nai dute
nola edo ala,
bistan dago oraindik
balio detala,
onuzkero bialdu
ninduten bestela.



5 /
Lana utzi duala
batek pentsatzian
poza biotzian,
noiznai pasiatuaz
oņez ta kotxian.
Gero lagun artera
noizik bakoitzian,
kezkarikan gabe lo
lasai arratsian;
olaxe bizi nai det
jubilatutzian.



6 /
Anai, eskerrak eman
gaur zaindariari,
San Antoniori,
berak asko laguntzen
digulako guri.
Badegu osasuna,
jana ta edari,
nik ere opa dizut
zorion ugari:
ongi ospatu zure
egun aundi ori.






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org