|
1 /
Emen dira urtero
bezela Gabonak,
fede garbiz ospatu
bear ditugunak;
ala nai du biotzez
ain maite gaitunak,
Erroma'tik etorri
zaigun Artzai onak.
2 /
Etorri nai zuala
zegon itz emanda,
Aita Santua gure
lurrian izan da;
ejenplo on batzuen
premian giņan-da,
agurtu gaitu egi
sakonak esanda.
|
3 /
Eliz inguruetan
ikusi ditugu
bere itzak entzuten
millaka testigu;
ikasbide bikaņak
emanak dizkigu,
baņa guri aguro
aztuko zaizkigu.
4 /
Nola ari baizaigun
sinismena aultzen,
guztiok alegindu
gaitezen indartzen;
ez badegu egia
munduan zabaltzen,
ez da errez izango
etsaia zapaltzen.
Aiete'n 1982-Xll-21.
|