Jaun on bati


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Nere soroko emaitzak »  Jaun on bati

JAUN ON BATI

Danok dakigun bezela, 1936'garren urtean anai arteko gerra triste bat izan gendun Espaņi'n. Beste asko bezelaxe, ni ere antxe zauritu eta elbarritu ninduten, ezkerreko oņa bala batek mozturik.

Gero, urte asko pasa ondoren, zerbait irabazbide jarri ziguten.

Baņa, ortarako, gure agintari leiala dan Don Manuel Riande Lekuona jaunak joanetorri askotxo egin bear izan ditu Madrid aldera, eta gure alde lan baliotsu asko egiņa da ain borondate onekoa dan gizon au.

Egun batez, lagun-talde batek bazkaltzera gonbidatu gendun Orio'ko ostatu batera, eta nik bertso auek eskeņi nizkion:




1 /
Emen bilduta gauden danori
arratsalde on aurrena,
Don Manueli zerbait esanaz
alai dezagun barrena.
Badakizute jaun on bat dala
gaur gurekin datorrena,
agintaritan izan liteken
gizonikan jatorrena.



2 /
Riande jauna degu gidari
geronek alaxe naita,
esan liteke bera degula
elbarri guztion aita.
Gonbidatzia pentsatu degu
ain gizon leiala baita,
gugana pozik etorria da
gaur Orio'ra bazkaita.



3 /
Jaun onek badu borondatea
ta gogua lanerako,
berialaxe bear danikan
ez du uzten gerorako.
Bere aulkian prest egoten da
iņor joaten danerako,
arpegi alaiz daki egiten
dana gure onerako.


4 /
Eginkizunak zuzendu-asmoz
beragana joan geranez,
azkar zabaldu digu atia
zer nai genduken esanez.
Naiz une artan maiaren gaņa
beterikan egon lanez,
danak utzita serbitu gaitu
beti borondate onez.



5 /
Pauso on asko ditu gugatik
Don Manuelek emanak,
Madrid aldian egin dizkigu
balio aundiko lanak.
Berari esker degu gaur zerbait
len ezer gabe giņanak,
omenaldi bat merezia du
ain ongi portatu danak.



6 /
Danok dakigu Don Manuelek
gugatik zer egin duan,
premiz danari lagundutzeko
beti biotza eskuan.
Gizon oberik ez leike izan
guretzako Gipuzkua'n,
opa diogu bizi dedilla
ondo urte on askuan.

(1981-VI-24)








     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org