 |
|
 |
 |
ESKERRIK ASKO
|
Donostia'ko Aiete, bailaran egiņa dago lbermatica deritzalon lantegi berri bat. Jardin polit bat ere badu bere inguruan, eta jardin ontako lanak nik egiten ditut, lantegi au egin zan ezkero.
Bertako langille-talde batek, oroimengarri bezela, neri zerbait eskeintzea pentsatu zuten, eta sei liburu eder erregalatu dizkidate: iru Uztapiderenak, bat Lasarterena, beste bat Xalbadorrena eta beste bat Joxe Ramon Erauskin'ena.
Oietaz gaņera, nere lagun leial auek bazkari eder bat ere eman zidaten, aldi luzean gogoan izaten dan oietakoa.
Eta nik ere, nere esker ona agertuz, ondoren irakurriko dituzuten bertso auek eskeņi nizkioten, eta bazkal ondoan kantatu:
|
|
1 /
Udaberria datorrenean
txori danak abeslari,
pozaren pozez neronek ere
asi bear det kantari.
Bertsotan zerbait esan nai diot
gaurko egun aundiari,
baņa lenengo arratsalde on
emen zeraten danori.
2 /
Zaleturikan zeuden lagunak
egun bat aukeratzeko,
borondaterik onenarekin
neri zerbait eskeintzeko.
Gonbidatuta esan didate
gaur onera etortzeko,
ostatu ontan danok bilduta
alkarrekin bazkaltzeko.
3 /
Gizon prestuak arkitzen ditut
nabillen leku guztian,
aurpegi alaiz agurtzen naute
iņoiz alkar ikustian.
Ibermatica'n ere aztutzat
ez daukate Sebastian,
nere lagunak portatzen dira
nik merezi ainbestian.
|
4 /
Esan liteke egin duala
aingeruak miraria,
zerutik intza bezela dator
nigana erregalia:
liburu-sorta zoragarri bat
ta gaņera bazkaria.
Ezer merezi ez dun batentzat
au ez al da geiegia?
5 /
Ibermatica'n dauzkat lagunak
zein baņo zein jatorrago,
au ikusirik nere biotza
pozez zoraturik dago;
ta guztiori esker beroak
eman bearrean nago,
egiten ari baizerate
nik merezi baņa geiago.
6 /
Ara ametsa egi biurtu
zuen naia auxe zan-da,
pozez ikusten zaituztet neri
erregaliak emanda.
Gure arteko ospakizun au
nere gogozko izan da,
orain agurtzen zaituztet danok
eskerrik asko esanda.
Ernani'n, 1984 Martxoak 18.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |