09


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Neronek tirako nizkin »  09

Sebastian Salaberria. Neronek tirako nizkin

IX


1936-garren urteko Uztaillaren 6-an, atera giņan Ayete-tik nere lagun Pedro eta ni bizikletan, arratsaldeko lauetan, Pamplona-ko San Fermin festetara.

Ayete-tik erten eta lenengo Tolosa-ra joan giņan; emen napar kamiyoa artu genduan, eta Betelu-n barrena, Azpiroz-ko aldapan gora. Kamiyo ontan gora goazela, badago baserri bat bide-ertzean, eta araņo bizikletaren gaņean joan giņan, eta andik gora bide-puska batean oņez, iya aldapa bukatu arte; emen jarri berriz ere gaņean eta Lekunberri-raņo. Bero aundia nola baitzan, egarritu egin giņan, eta antxen aritu giņan zerbait edari freskoa edaten.

Tortillatxo bana ogiarekin eta zato txiki bat ere bagenduan edariz beteta biderako artua, eta etzan gaizki etorri. Gogoak ematen zigunean, exeritzen giņan kamiyo-ertzean, eta txurrupa bana edo bina edan eta segi berriz ere.

Lekunberri-ra bitarte kosta zitzaigun pixka bat, baņan andikan aurrera, nola baitzan zelai xamarra, oso ederki joan giņan.

Pamplona-ra gaubean, amarrak alderako, iritxi giņan, eta, zerbait jan eta edan genduanean, ibili giņan kalean aruntz eta onuntz. Baņan aspertuta geunden, eta nunbait etzan bear genduala pentsatu genduan. Oyik ez genduan arkitu, eta etxeetako ate-ondo geyenetan ere jendea zegoan lotan, eta, nola gau-giro ederra zegoan, “Paseo de la Taconera” deritzayon tokira joan giņan. Beste asko bezelaxen, gu ere aulki baten gaņean etzan giņan.

Lotan geundela, goizeko laurak alde ortan, nabaitu giņun tiroak dik-dak! dik-dak! eta nik esan nion nere lagunari:

Nabaitu al dituk tiroak, Pedro?

Bai, baņan ez adi ikaratu; lo egin zak. Karteristen bat edo zerbait orrelako ibiliko dek, eta ari tirako zioken guardiak.

Baņan andik pixka batera, dik-dak! dik-dak! berriz ere tiroak. Eta orduan esan nion:

Motel, motel! Goazemak emendik ostatura eta kafe pixka bat artu dezagun.

Oraingo gisa, orduan ere jende asko biltzen zan Pamplona-n festa-usayean. Probintzi askotatik etortzen ziran gazte-taldeak beren musika eta guzti, eta probintziari egokitzen zitzaizkan jazkerak eta lepoko paņueluak ekartzen zituzten; eta, nola garai artan opiniyo edo partidu asko zan, baita ere beren partiduari egokitzen zitzaizkanak ere, eta, ikusten danez, batzuk besteakin asarretu egin ziran.

Guk ez gendakigun Pamplona-ko berri, eta bertako jendeari entzuten genion nola esaten zuten:

Oraintxen laixter etorriko dira Rochapea- tik gora zezenak...

Eta guk alkarri esan genion:

Artu ditzagun sarrerak eta goazen plazara.

Eta ala joan giņan, eta an ikusi genduan komeri polita. Iritxi ziran zezen oyek plazara; au dana jendez beteta zegoan; zezen oyek etzekiten zeņi segitu ere; bereala idiki zituzten ukulluko ateak, eta an sartu ziran tximista baņo azkarrago.

Ez dakit sei ala zortzi ziran, baņan abetako bat oso maltzurra zan, eta etzan besteakin batera sartu. Arrapatzen zuana jo ta aidean botatzen asi zan, eta garbitu zuan plaza ederki. Gero idi zar batzuk atera zituzten; abei segika joaten zan ate-ondoraņo, baņan berriz ere jira ta plazara. Gero torero moduko bat etorri zan zapi gorri batekin, eta ari segika sartu zan.

Gero atera zituzten bi zezen koxkor batera, mendi-betizu oyetakoak, eta ayek ere jarri zuten festa ederra. Beti korri egiten zuten, arrapatzen zutena aidean botata. Eskerrak etzutela min aundirik emango noski.

Dulzaiņeroak ere baziran ederki jotzen zutenak, eta beste gazte-talde batzuek jota navarrak kantatzen zituzten. Ayek ematen zioten festari bere garrantzia. Logale giņanak ere esnatzen giņuzten ederki, eta egun ayetan etzan izango biotz tristerik ayek alaituko etzutenik.

Eta eguerdi arte ibili giņan zerbait ikusten. lkusi genituan txarlatanak, ferianteak, kinkilleruak, eta musika edo soņua kalez-kale.

Gera, etxerakoan, ango zerbait ere ekarri bear genduala eta baratxuri-korda aundi bana artu genduan, korda bakoitza iru pezta pagatuta; eta or etorri giņan, ayek geren lepotik zintzilik genituala. Illunabarrean garaiz xamar iritxi giņan Donosti aldera, eta esan genduan:

Loyola-ra joan bear diagu, Txomin-en billerara.

Neskatxa asko joaten ziran ara dantzara, gure ezagunak, eta ayentzat izan ziran gure baratxuri geyenak. Batek azitarako bear zuala, eta besteak ere bai; eta batek buru bat kendu, eta beste batek beste bat edo bi, eta akabo gure baratxuriak. Etxerako ekarri giņun bai batzuk, baņa gutxi.

Orduantxen izan nintzan Pamplona-n lenengo aldiz. Orduan ez genduan jakin zergatik tira zituzten tiroak, baņan egun asko baņo lenago nabarmendu zan.









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org