16


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Neronek tirako nizkin »  16

Sebastian Salaberria. Neronek tirako nizkin

XVI


Vitori-n egun batzuk pasa ta ondorenean, gure batalloi onek izan zituan “bajak” berriro osatu eta orduantxen erten nintzan ni batalloi ontan, laugarren konpaņian, nere lagunekin lenengo aldiz frentera, Villarreal inguruko mendietara.

Baziran amabost edo amasei autobus soldaduak mendira eramatera etorri ziranak. Danak beteta abiatu ziranean, ematen zuan biotzak bi parti egin bear zuala, Vitori-ko kaleetako tristura ikusita. Leyo danetan zegoan jendea autobus abei begira. Geyenak emakumeak eta aurrak ziran, eta danak negarrez ikusten nituan “ĄPobres muchachos!” esanez. Eta orrelaxen agurtu giņuzten paņueluarekin emakume biotzbera ayek, negar samin galanki egiņez.

Esan bezela, Villarreal aldeko mendietara eraman giņuzten, eta, mendi alde ayetan gebiltzala, tokatu zan Aste Santua ere.

Oroitzen naiz Ostiral Santu egunez nola gure agintariak esan ziguten egun artan fusillak bera begira ibiltzeko. Ala ibili giņun egun guztian, eta ez genduan tiro bat bakarrik ere iņun entzun.

Eta, uste detanez, Pazko-egunean, mendi ayetako batean bildu giņan batalloi osoa noski, eta gure agintariak esan ziguten:

Hoy se va a celebrar aqui Misa de Campaņa y a ver si la oímos todos con devociķn.

Mendi-gallur inguruan jarri zuten oso ederki aldare santua, eta an agertu zan apaiza, gure batalloiko kapellaua, eta eman zuan Meza Santua.

Etzegoan esan bearrik debozioz entzuteko; jendea ixil asko egon zan an, bakoitzak bere otoitzak egiņez. Etzan entzuten eztul txiki bat ere meza-denbora guztian.

Neroni ere gogoz jardun nintzan otoitzean, gerrate artan Jaungoikoari suerte on bat eskatuaz, eta baita ere mendian ilda gelditzen ziran gure lagun maite ayen animaren alde.

Ura zan edertasuna! Egualdia ere oso ederra zan. Laņo bat ere etzan iņun ikusten, eta goiz-goizetik zetorren oso egualdi ederra, eguzkiak ederki berotzen zuala.

Eta mendi-gallurrean ikusirik Meza Santua ari zala, gure apaiz jauna artzai umil baten moduan, eta gu berriz arkume-talde aundi baten antzera, mendi-egal guztia soldaduz beteta, danak ixil-ixilik otoitzean, momentu artan ez genduan pentsatzen ere gerran gebiltzanik. Ura zan ango ixiltasuna, pakea eta zoriona! Uraxen izandu zan bizitzea segundo batzuetan zeruan eta ordu askoan inpernuan.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org