27


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Neronek tirako nizkin »  27

Sebastian Salaberria. Neronek tirako nizkin

XXVII


Gero etorri zan agindua ospital ontako eritu-mordo bat Tudela-ko ospitalera eraman bear zala, eta alaxen autobus batzuetan sartu eta eraman giņuzten.

Erri onen inguruan masti aundiak dira, eta, gu joan giņanean, orduan ari ziran emakume-talde aundi bat gizonezko batzuekin matsa bildu eta bildu. Gure autobus danak gelditu-erazi egin zituzten, eta an giņan eritu guztiai naiko matsa eman ziguten. Eta alaxen, matsa janez, jarraitu genduan Tudela-ko errira iritxi arte.

Sartu giņan erri ontako ospitalera, medikuak eta monjak egin ziguten ongi-etorria, begiratu ziguten danoi zaurietara, eta an ibili giņan ogei bat egunean.

Askotan gaua izaten zan tristea, gure kontrarioen aideplanoak etortzen baitziran. Erri onek bazeukan bere azpian tunel aundi bat, eta, sirena jotzen zutenean, ibiltzeko gauza giņanak emen sartzen giņan; eta ibiltzeko gauza etziranai, oyean zeuden tokian lau edo bost koltxoi botatzen zizkioten gaņera, bonba erortzen bazan min gutxiago egitearren. Aideplanoak aldegiten zutenean, berriz ere danok ospitalera. Orrelaxen ibiltzen giņan.

Erri ontako baserritar jendea etzan beti naiko loa eginda bizi. Goizean laurak baņo lenago erteten ziran etxetik, gizonezko eta emakumezko, beren mando eta karro zarrak artuta.

Erriari ematen zioten uts-aldi ederra, jende asko ateratzen baitzan, bakoitza bere tokira lanera.

Gero, illunabarrean, prozesioa ematen zuan. Mando-errenkada izugarriak etortzen ziran, bata bestearen atzetik, batzuk matsa, besteak patata, tipula, tomatea edo piperra zekartela. Piper-morroakin zetoztenak ematen zuten ederki, danak illeran gorri-gorri.

Ni gustora egoten nintzan ayei begira. Etzuten ekartzen jostatzeko gogo aundirik; gizarajoak ederki nekatuta etortzen ziran.

Urrengo agindua etorri zan, berriro Pamplona-ra joan bear genduala. Sartu giņan trenean, eta Pamplona-ko estazioaraņo. Emendik anbulantziko kotxeetan sartuta, berriz ere Hospital Militar-era. Neri berriz ere lenago egon nintzan salan eta oi artan bertan suertatu zitzaidan sartzea.

Eta ez nintzan asarre. Lenago ere an egon bainintzan ederki, eta berriz ere ondo zaitu niņuten lengo medikuak, monjak, bi neskatxak eta beren ama borondate onekoak.

Lenago bezelaxen berriro ere asi nintzan bizitzen, nere zauriak sendatu ziran arte.

Sendatu nintzanean, medikuen aurrera eraman niņuten. Abek nere zauriai begiratu zieten, eta esan zidaten ez nintzala geyago gerrarako gauza, eta orduan eman zidaten “alta” - baņa nik oņa palta -.

Etxera abiatutzerakoan, agurtu nituan nere mediku, monja, enfermero eta an gelditzen ziran nere lagun erituak, eta ni egondu nintzan oyaren madrina agurtzera bere etxera joan nintzan.

Antxen agurtu nuan, esker beroak emanez egin zizkidaten mesede on guztiakgatik, eta famili guztiari esku emanda atera nintzan. Eman zizkidaten zigarro puro eder batzuk eta eskupekoa ere bai, eta esan zidaten berriz ere iņoiz Pamplona-ra joaten banintzan, ez gelditzeko beren etxera sartu gabe.

Nere eginkizun batzuk zirala ta, joan bear izaten nuan tarteka, eta berriz ere antxen joaten nintzan famili biotz oneko ura bixitatzera. Nola ez nintzan ba joango?









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org