Urresti-gain


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Sagardotegiak »  Urresti-gain

Sebastian Salaberria. Sagardotegiak



Urresti-gain eta Aingeru Zaindariaren ermita.



Urresti-gain



Urresti-gain baserria. Bertako nagusia Manuel Lertxundi, Urresti-azpi baserriko Joxe Mariren illoba. Eta beste bizitzako nagusia, Praixku Gómez, erderaz mintzatzen etzekian arren. Bertako pestak eta otorduak Manuel Lertxundik antolatu izan zituan.

Baserri au Donostian, Ibaeta baillaran dago. Bi bizitzako etxe zabal aundi bat, kamioaren ertzean leku zabal patxaratsu batean egiņa, eguzkiak eta aizeak ere ondo jotzen dutela. Urte asko dituana edo antziņakoa da bera.

Euskal Errian ezaguna. Ezaugarri bezela, Aingeru Zaindariari eskeiņitako ermita eder polit bat dago. Bertan urtero jende asko biltzen da erromes gisa.

Ibaeta baillarako jai nagusiak martxoaren lenengo egunean ospatzen dituzte, pesta politak antolatuz. Goizean txistulariak edo trikitixa, jendearen alaigarri. Amaiketan meza santua, Aingeru Zaindariaren ermitan. Ondoren, kirolak.

Tiroz plater puskatzea. Ortan, Urresti-azpi baserriko Joxe Mari Erkizia irtengo zan garaille geienetan, tiralari onenetako bat izanik.

Ondoren, arri-jasotzailleak, aizkolariak eta bertsolariak. Urte askoz artu izan zuten parte Basarri eta Uztapidek; eta Xepaik ere bai, beste bertsolariren batekin. Inguru artako jendea oso bertsozalea baita.

Ni neroni ere aldi luzean urtero joan izan naiz Aingeru Zaindariaren egunez Urresti-gain baserrira, otoitz egiņez aingerutxoari, eskerrik beroenak emanez, eskari bereziren bat egitera.

Ez dakit oiturari jarraitzen dioten. Baiņa, orain irurogei bat urte, Donostiako alkatea zan On Antonio Pagoaga jauna eta beste alkate geiagok ere bazuten oitura Aingeru Zaindariaren egunez meza entzutera Urresti-gain baserrira joateko.

Ondoren, ain gogozko zituzten kirolak ikusiz, ederki bazkaldu eta eguna patxara ederrean pasa; eta illunabarrean, bertan geunden danok agurtuz, Donostia alderako bidea artuko zuten.

Alkate jaunak bere ibillaldietarako txoperra izaten zuan, kotxean eramateko, gaurko alkateak, Odon Elortza jaunak, duan bezelaxe.

Orduko txoperra berrogei ta amar bat urte zituana zan, gizon serioa, zintzoa eta zuzena. Elizkoia ere bai. Egunero aitortu eta Jauna artzeko oitura zuana. Buen Pastor edo Artzai Onaren elizan limosna-dirua biltzen jarduten zana. Itz batean esateko, xantua zirudian oietakoa. Edarian bein ere pasatzen etzana.

Baiņa urte artako Aingeru Zaindariaren egun artan izan genduan ain pozgarria etzan zerbait.

Eguna jan-edanean eta umore ederrean pasa ondoren, alkate jaunak esan zion txoperrari Donostia aldera abiatu bear zutela. Exerita zegoan sillatik altxatzera egin zuan, baiņa bai azkar lurrera erori ere.

Pagoaga jauna eta inguru giņanak ere beldurtu giņan, naigabea edo zerbait orrelako pasa ote zitzaion. Baiņa bereala antzeman genion erru dana basoak eta kopak izan zutela.

Aur txiki batek bezelaxe negar egiņez, barkatzeko mesedez esan zion bere nagusiari; kotxea eramateko etzala gauza.

On Antoniok berak ere eraman zezakean kotxea. Baiņa bera ere ondo serbituta joaten zan Urrestigain baserritik. Jan da edaten etzion edozeiņek irabaziko, eta dantzan asteko ere etzuan bi bider esan bearrik izaten, berrogei ta amar urte zeuzkan arren. Umore oneko gizona zan, oso lagunartekoa edo gozoa, iņorekin aserretzen etzekiana.

Jakiņa, gero okerra nolabait zuzendu bearra zegoan, eta beste txoper bat billatu bear, Pagoaga jauna Donostiara eramango bazan; eta ez Pagoaga jauna bakarrik, baita euririk egin gabe busti zan txoperra ere.

Beste askotan bezelaxe, egun artan ere an agertu zan Xepai bertsolaria; eta, alkar agurtu ondoren, esan nion:

Kaixo, Akilino! Emengo aldi?

Berak:

Bai. Bertsotarako deia izan diat, eta asmo orrekin etorri nauk.

Nik:

Nor dek kantatzeko laguna?

Etzekiat. Errenteriarra izan bear dik, Zamalbide esaten diotena.

Bai. Ezagutzen diat.

Bertsolari ona izango dek?

Berak ala esaten dik beintzat. Basarri, Uztapide, Lasarte eta oiekin ibiltzen dala, eta iņoiz alkarrekin kantatu ere bai. Jakiņa, eurak bera baiņo obexeagoak omen dituk. Baiņa berari ere jendeak txaloak jotzen omen zizkiok eta pozturik zegoken, txaloak ez dizkiotela edozeiņi jotzen esanez.

Alaxe jardun giņan kontu kontari. Baiņa egun artan Zamalbide etzan agertu Urresti-gain baserrira.

Erromeri egunetan geienetan izaten dira Zamalbideren antzeko sasi-bertsolariren bat edo beste, eta oietako batekin egin zuan Xepaik bere bertso-saioa.

Gero, bazkaltzeko garaia zanez, mai ingurura bildu giņan.

Arratsaldean ere jarraitu zuten kirolak, eta egun atsegin paketsu bat igaro genduala esan bear.

Baiņa, len esan dedan bezela, egun artako pesta etzan dana urre kolorekoa izan. Tartean izan genduan ain pozgarria etzan zerbait ere. Alkate jaunaren txoperra edariak mendean artu zuala, alegia, eta egun artan etzala kotxea eramateko gauza.

Gu beste alderdian zegoan mai batean zerbeza edanez patxaran gaudela, sekulako zalaparta nabaitu genduan alkate jauna zegoan jangelan, eta Xepai ta biok joan giņan, eta beste jende geiago ere bai, zer gertatu ote zan jakin asmoz.

Txoperra ikusi genduan lurrean aztarrika zebillela, zutik jarri eziņik; eta jendeak:

Xepai, bota akiok bertso bat gizon orri! Txekor jaio berria ematen dik orrek, zutik jarri nai eta ezin jarri!

Eta Akilinok, sasoian zegoanez, neregana urbildurik:

Ekingo al diagu, Motxa?

Xepaik Motxa esaten baizidan neri, gerran oiņa moztua dedalako.

Une artan neroni ere umoretsu aurkitzen nintzan, eta or asi giņan biok kantari, jendearen naia bete asmoz. Onelatsu izan ziran kantatu genituanak.

Xepaik:

Gaur nola izan dezun
beltzetik aukera,
siesta egiteko
bapo jarri zera;
orain joan nai zenduke
Donosti aldera,
kontuz jetxi zindezke
aldapa ortan bera.
Nik:

Txoper ori ase da
ardoz ta patarrez,
ori egingo zuan
bere on bearrez;
basuak eta kopak
ustu ditu errez,
eta orain aurtxo bat
bezela negarrez.


Xepaik:

Txoperrarentzat lagun
txarra da zurruta,
ara zer egin dizun:
ankaz gora bota;
alkate jauna, kontuz
edana dago ta,
zauritu zindezteke
arbolen bat jota.
Nik:

Zer gertatzen ote dan
begira nagola,
ikusi det lurrean
zotinka dagola;
erori da ta ezin
zutitu iņola,
Aingeru Zaindariak
lagun dezaiola.


Nik bertsoa bukatzearekin batera, Pagoaga jaunak ots egin zidan esanez:

Salaberria, zuk badakizu ni ezin da geiago bertsozalea naizela; baiņa naiago nuke ez bazenduteke kantatuko.

Eta ixildu egin giņan. Ala zion alkate jaunak:

Nere txoperrari etzaio bein ere orrelakorik gertatu, eta berekin dauka penarik asko, gaur edarian pasa dalako. Ikusten dezu ez dala gauza kotxea eramateko ere. Nik aurki Donostia aldera abiatu nai nuke, eta ez dakit emen txopertzan ondo dakian gizon konpiantzazkorik egongo dan nere kotxea eramateko. Zer bear duan pozik ordainduko nioke.

Eta nik:

Bai, On Antonio, Uste det emen dabillela Tomas Lizarazu, Arpita baserrikoa; eta, une onetan ez badu beste eginkizunik, orrenbeste egingo diola uste det. Esango diot zer gertatzen dan.

Atera nintzan kanpora, eta an ikusi nuan bere lagun batzuekin kontu kontari zegoala. Esan nion:

Tomas, alkate jaunak zurekin itz egin nai luke.

Joan giņan beragana eta baietz esan zion Tomasek: berak nai zuanean, prest zegoala bere kotxea eramateko. Eta alaxe eraman zituan Donostiara Pagoaga jauna eta bere txoper elbarria.

Andik egun batzuetara egon nintzan nere lagun Tomas Arpitarekin, eta galdetu nion ondo eraman zituan nagusi-morroiak.

Eta berak baietz; etzuala iņungo eragozpenik izan. Bidean, bera abiatu ordu, lo artu zuala txoperrak, eta gizarajoa etzala konturatu ere nola etxeratu zan. Kotxetik irtengo bazan, esnatu erazi egin bear eta auxe esaten omen zuan:

Mujer, por Dios, déjame dormir, que tengo sueņo.

Usteko zuan bere emaztea zeukala alboan.

Alkate jaunak asko eskertu ziola; eta, eskupeko oparotsu bat eskeiņiz, biotzez istimatu ziola egin zion neurri gabeko mesedea.

Tomas Lizarazu, gizon jatorra eta leiala danez, ezaguna da Donosti inguruan. Bere ogibidez autobusarekin ibili izan baita urte askoan, jendea eraman-ekarrian, Ibaeta baillaratik Donostiara eta emendik berriro Ibaetara.

Goraxeago esaten dedan bezela, konturatuko zera, irakurle, aspaldi asita bete duala Tomas Lizarazuk eginkizun ori. Ni oker ez banago, 1933-garren urtean artu zuan autobusa joan-etorri oiek egiteko.

Ain zuzen, lantegi ortan asterako, Aingeru Zaindariari eskeiņitako ermitara eraman zuan bedeinkatzera dalako autobus ori, otoitz beroen bidez bere joan-etorrietan ondo ibiltzeko laguntza aingerutxoari eskatuz.

Eta ortxe ibili dira, jubilatu diran arte, bera txopertzan eta bere emazte leiala dan Joxepa Salaberria kobratzen edo diru biltzen jarduten zala. Emakumeak gogozko lana dute ori.

Orretxegatik dira ain ezagunak eta istimatuak Donostia inguruan Tomas eta Joxepa serbitzari leialak.

Len esan ez dedan zerbait esan nai nuke orain. Gaur Urresti-gain baserrira kamio ona dagoan arren, garai artan bide estua eta kaskarra zan. Oker aundirik gabe, kilometro bat inguru izango da, eta dana aldapatsua. Orregatik esan zion Xepaik bere bertsoan Pagoagaren txoperrari bide ortan beera kontuz jeixteko.(1)



Oharra:

(1) Liburu au inprentara eraman baiņo egun batzuk aurretik, ainbeste argibide zor diodan Tomas Lizarazuren il-berria irakurri det egunkarian. 1997-ko martxoaren 4-an utzi zuan mundu au, larogei ta amar urte zituala. Zeruan beza atseden.









     

euskaraz.net Đ Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org