Santa Teresa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Sagardotegiak »  Santa Teresa

Sebastian Salaberria. Sagardotegiak



Santa Teresa




Santa Teresa baserria. Maite Otegik utzitako argazkia


Santa Teresa baserria Donostian, Aiete baillaran, Ernanira dijoan kamio ertzean zutitua zan etxe urtetsua edo antziņakoa zan bera. Orain eun urte inguru sagardotegi sonatua izana. Ni, orain dala irurogei ta bost bat urte, mutil gaztea etorri nintzan Aietera morroi, Azken-Portu baserrira, eta nik ez nuan ezagutu sagardotegi bezela, baserri bezela baizik. Bertan bizitzen zan famili bat, eta bazituzten ganaduak, eta baratzak ere bai.

Etxe orren ondoan, kamio ertzean, bazan uraska aundi eder bat, Donostiako Udalak egiņa. Orain berrogei ta amar edo irurogei urte kotxe gutxi eta ganadu asko ibiltzen baizan kamio ortan. Nola idiak, beiak, zekorrak, zaldiak eta astoak, uraska ortan edaten zuten. Baiņa gero asi ziran kotxeak, kamioiak eta autobusak ugaltzen, eta ganaduak gutxitzen; eta urte askotxo dira Santa Teresa baserria bota zutela, eta ganaduak ura edaten zuten aska ere bai.

Baserri ori zan lekuan, gaur ikastetxe eder bat dago egiņa, Colegio Mayor de Ayete izena duana.

Entzun izan dedanez, baserri ortan sagardoa saltzen zan garaian bai omen ziran Aieten bolari bizkor askoak; eta auen artean Txertubitarrak omen ziran inguru ortan ziran sonatuenak.


Txertubitarrak. Eskuinaldean bolari famatua. Maite Otegik utzitako argazkia


Orain ere bada Aieten, aspalditxoan gaixorik dagoan arren, Euskal Errian ain ezaguna dan tokalaririk sonatuenetako bat. Manuel Matxain degu bera. Beste kirolari batzuekin Japonen izana da, tokalari bezela bere trebetasuna erakusten. Orretaz gaiņera, boletan ere bizkorra izana da. Eta goi-maillako bertso-jartzaillea ere bai. Ortxe daude berak idatzitako liburuan bertso eder askoak. Saria irabaziak jarrialdi bat baiņo geiago ere bai, nai dituanak irakurri. Manuel Matxainen aita ere oso sonatua zan irrintzilari bezela. Euskal Errian irrintzilaririk sonatuenetako bat genduan bera. Gizon atsegiņa eta umoretsua, Kubako gerran ibilia.

Beste gertakizun bat ere bada Santa Teresa sagardotegikoa. Nik entzun dedan bezela jarriko det emen. Domingo Kanpaņa panaderoa omen zan, eta egun batez asto gaiņean etorri omen zan sagardotegi ortara. Ain zuzen, antxe egokitu Bilintx bertsolari sonatua, eta bertso au kantatu omen zion Domingo Kanpaņari:

Asto baten gaiņean
Domingo Kanpaņa,
etzijoak utsikan
asto orren gaiņa.
Azpian dijoana
astoa dek, baiņa
gaiņekoa ere badek
azpikoa aiņa,
asto baten gaiņean
bestea alajaiņa!








     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org