Azkena


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Salaberria Sebastian »  Sagardotegiak »  Azkena

Sebastian Salaberria. Sagardotegiak



Azkena



Nere liburu berri au idazten asi nintzanean, ala nion nerekiko:

Ai, Sebastian xaarra! Lan ederra artu dek. Badakik aldapa neketsu batean gora abiatu aizela, eta goiko gaillurra oraindik urruti dagoala.

Baiña, beti bezela, itxaropenik galdu gabe eta nere otoitzetan Jaungoiko alguztidunari ain premizko dedan zeru laguntza eskaturik, ara nola egi biurtu dan nere ametsa, eta iritxi naizen ain urruti zegoan goiko gaillur ontaraiño.

Eskerrak biotzez, Jauna, egiten dizkidazun mesede on guztiengatik, eta berriro ere gogoan izango zaitut nere otoitzetan. Zu nerekin eta ni zurekin izan gaitezela ordu eta une guztietan. Ala bedi.

Bertso pare bat eskeintzen dizkiet irakurle zintzoei. Eta asko poztuko nintzake amaitu berria dedan liburu au zuen gogozko izatearekin.

Egun on batez Aita Zabala
etorri zan neregana,
antzeman nion zer izango zan
neretzako zekarrena.
Agindu zidan: “Liburutxo bat
egin al dan azkarrena”.
Zai zegoan da biali diot
berak eskatu zidana,
ez da izango aberatsa nik
egin dedan idatz-lana.
Egia esan, ezjakin bat naiz
baiña maixutzat naukate,
“Zuk liburu bat egin beazu”
errez esaten didate.
Oin bietatik elbarri nago
ta larogei ta bat urte,
berandu baiña ara nolabait
emandako itza bete,
utsegiteak izango ditut,
arren, barka zaidazute.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org