|
Sebastian Salaberria. Sagardotegiak
Salaberriak bere azken bertso orretan ezjakin bat dala dio. Ez baitzuan aurtzaroan edo gaztetxo zala eskolara joaterik izan berak.
Bost bat urte zituala, guraso gabe umezurtz gelditu baitzan, Udarregi bertsolari aundiak “sagardotegiak gure kolejioak” esan oi zuan bezela, Salaberriarentzat ere baserriak izan ziran beretzat ikastetxeak, gazte denbora dana morrontzan pasea duanez; eta gero, anaiarteko gerra beldurgarri artara joan bearra izan zuanez, bi tiro oin bakoitzetik bana artuta ankamotz gelditurik.
Ni geien arritzen nauana zera da: gaur daukan adin ortara iritxita, oraindik ere badaukala Salaberriak lanerako gogoa edo griña, eta ori ona da. Edozein lanetan ari dala ere, errezago aztu eraziko ditu iñoiz izaten diran kezkak eta buruausteak.
Azkenik, zorionak Salaberria jaunari gaur eskeintzen digun liburuagatik. Gure sagardotegiak zer izan diran ederki azaltzen digu; eta sagardotegiak, edozeiñek dakianez, gure Euskal Erriko puska edo zati bat ditugu.
A. Z.
|