Bigarren Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Azken beltza »  Bigarren Irudia

Kaietano Sanchez Irure. Azken beltza

Bigarren Irudia

II

Lehengoak eta Juan



Juan.- (Atzeko atetik sartuaz) Nagusia hemen al dago?

Joxepa.- Bai hortxe daukazu. Bazatoz zu orain ere, lana gogotik eginda. Zuretzat izango da, zuretzat, gure Karmentxo. (Bizkarrean joaz. Gero joaten da Joxepa atzeko atetik.)

Juan.- Eskerrik asko.

Martzelo.- Zer dugu?

Juan.- Berri txarra

Martzelo.- Txarra?

Juan.- Bai. Azeriek errubian* sarrera ederren bat eginak izan behar dute bart arratsean.

Martzelo.- Zer bada?

Juan.- Oilo-taldetik hiru gutxiago badira.

Martzelo.- Deabrupola! Ez ote dira gero ijitoak, oiloz jabetu direnak?

Juan.- Ez dut uste; halakorik izan bazen, gure zakur Pinto ernaiak salatuko zituen.

Martzelo.- Mila deabru! Beraz zuk, azeriak direla deritzozu, litxarkeria hori egin dutenak?

Juan.- Nire iritzirako bai.

Martzelo.- Beti zerbait behar dugu, eta horra...

Juan.- Bat bezala ere, hiru.



* Errubi: Itxura batean “errun” eta “hobi” edo “habi(a)” hitzez osaturiko hitz elkartua; oilategia











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org