|
Kaietano Sanchez Irure. Azken beltza
IV
Martzelo eta Karlos
Karlos.- Ikusi duk, motell, kirten horren aterakaia?
Martzelo.- Herorrek horretarako oin eman diok.
Karlos.- Hori mingaina...
Martzelo.- Adixkidea: aurreak erakusten dik atzea nola dantzatu.
Karlos.- Ez daukak motell txarra etxean.
Martzelo.- Hori? Morroirik izan litekeen langileena, zintzoena...
Karlos.- Ez dik itxurarik.
Martzelo.- Laga dezagun hori alde batera. Eseri gaitezen.
Karlos.- Nahi duan bezala.
(Esertzen dira)
Martzelo.- Oraindik Ameriketan hintzela uste nian. Noiz etorri haiz?
Karlos.- Orain bost hilabete. Diru pixka baten jabe egin ninduan; eta neure artean esan nian: noan Euskal Herrira.
Martzelo.- Ederki.
Karlos.- Lau egun bizi behar baditugu, igaro ditzagun gure txoko atseginean.
Martzelo.- Eta, nola ez haiz lehenago nigana etorri?
Karlos.- Legorretan izan nauk: anai, lehengusu eta ilobekin egun batzuk igarotzen.
Martzelo.- Ederki egin duk!
|