|
Kaietano Sanchez Irure. Azken beltza
V
Lehengoak eta Kattaliņ
Kattaliņ.- (Atzeko atetik agertuaz) Zer nahi du, nagusia?
Martzelo.- A! Hemen al zara? Tira, jaun honek gurekin bazkaldu behar du...
Karlos.- Ez diat oraindik ezer esan.
Martzelo.- Esan beharrik ez zagok. (Kattaliņi) Hau gero, ondo jaten ohitua dago...
Karlos.- Ez Martzelo bezain ondo.
Martzelo.- Eta bazkari on bat jarri beharko duzu.
Karlos.- Bai, nire aitzakian horrek nahi du bazkari ona.
Kattaliņ.- Oraintxe ari nintzen amuarrainak garbitzen.
Martzelo.- Bada, jar itzazu sei gehiago, edo zortzi, edo hamar; jaun hau zale handia da gero.
Karlos.- Ez, horiek bere kontuak dira.
Kattaliņ.- Izango dute biek ere, batak bestearen antza.
Martzelo.- A! Eta, zu... atzoko egunsentian hil nituen oilagorrak maneatu beharko dituzu.
Kattaliņ.- Berorrek hilak?
Karlos.- Hara, hara...
Martzelo.- Bai. Ez al zara oroitzen?
Kattaliņ.- Berorri baino ehiztari hoberik ez bada inon, oilagorrek osasun onarekin hegan egingo dute lasai.
Karlos.- To oilagorra, to.
Martzelo.- Dena dela, bazkari on bat jar ezazu behinik behin.
Kattaliņ.- Zer edo zer egingo dugu. (Joaten da atzeko atetik)
|