Seigarren Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Azken beltza »  Seigarren Irudia

Kaietano Sanchez Irure. Azken beltza

Seigarren Irudia

VI

Martzelo eta Karlos



Karlos.- Neska bizia zirudik horrexek.

Martzelo.- Eta sukalde lanetan oso hartakoa... mokadu goxo batzuk jartzen ditik, nolakoak!; ikusiko duk, ikusiko duk.

Karlos.- Eta langintza guztiak, neskatxa horrek eta lehenagoko morroi txatxu hark egiten al ditiztek?

Martzelo.- Ez; neskatxa hori sukalde lanetarako bakarrik zeukaat. Bi morroi gehiago baditiat.

Karlos.- Beharko dituk.

Martzelo.- Badakik: harizti eder bat bazeukaat oso ugaria, belar-soro handi bat ere bai; eta etxean, berriz, sagardoak egiteko dolare ederra.

Karlos.- Badaukak zer egina.

Martzelo.- Bai. Gainera bazeuzkaat: oilo-talde ederra, sei behi, lau idi, bi asto, hiru zekor gazte, zezen estalkoi bat eta akerra bi ahuntzekin.

Karlos.- Gehiago ezer ez?

Martzelo.- Akuriak.

Karlos.- Eta, gehiago?

Martzelo.- Zera, Zanpantzart izango diat!











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org