Hamargarren Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Azken beltza »  Hamargarren Irudia

Kaietano Sanchez Irure. Azken beltza

Hamargarren Irudia

X

Karlos eta Joxepa



Joxepa.- E? Zer deritzozu?

Karlos.- Hori mirabea! Niretzat izan behar duela esatea ere...

Joxepa.- Zuretzat izango da bada.

Karlos.- Ume bat bezala, dar-dar laga nau. Zerbait esan nahi eta ezin asmatu. Gezurra dirudi! Mingaina korapilatzen zitzaidan. A! Begiekin hitz egin baliteke! Zeinen gauza xamurrak esango nizkiokeen!

Joxepa.- Horretaz ez dezazula kezkarik eduki. Neronek hitz egingo diot.

Karlos.- Berorrek?

Joxepa.- Bai; nik jakingo dut lehenengo bere iritzia. Eta badakizu haren iritzia nirea bera izango dela.

Karlos.- Beraz, berorren gain lagatzen dut neskatxari hitz egitea.

Joxepa.- Bai, bai.

Karlos.- Eta berehala esango dit neskatxak zer dioen.

Joxepa.- Berehalaxe.

Karlos.- Etxekoandre, zoratu behar zait!

Joxepa.- Eta nik atsegin dut.

Karlos.- Beraz, berorren gain gelditzen da guzia, ez da hala? Eta ni orain Martzelorengana noa; honezkero luzetsirik egongo da-eta.

Joxepa.- Zoaz bai, zoaz kezkarik gabe. Zure ezkontza gaur antolatua geldituko da.

Karlos.- Ederki! (Hori mirabe ederra!) (Joaten da atzeko atetik.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org