Hamazazpigarren Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Azken beltza »  Hamazazpigarren Irudia

Kaietano Sanchez Irure. Azken beltza

Hamazazpigarren Irudia

XVII

Lehengoak eta Karlos. Azkenean Martzelo



Karlos.- (Atzetik sartuaz) Zer dugu, etxekoandre? Zer gertatzen da hemen?

Juan.- (Madarikatua!)

Joxepa.- Zer gertatuko da? Petral horrek ez duela inoren agindurik egin behar.

Karlos.- Txatxu hau al dugu orain ere?

Juan.- Bazterrak nahastera etorri den txatxua zu zara, eta besterik inor ez.

Joxepa.- Ikusten? Eta bereak handiagoak!

Karlos.- Etxetik airean bota behar dute inozo hori. Zertarako daukate hemen?

Joxepa.- Esan ez dizut bada... Ez duela joan nahi.

Karlos.- Ez duela nahi?

Juan.- Karmentxorik gabe ez.

Karlos.- Nik agindu behar banu, joan beharko luke horratik.

Juan.- Zuregatik? Gezurra dio zure muturrak.

Joxepa.- Ikusten? Zer lotsagabea!

Karlos.- Mutil, ez nazaala ernegarazi; bestela, belarri ondotik heldu, eta hor botako haut tximistak egiten.

Juan.- Kaxkartxoa zara horretarako.

Joxepa.- Lotsagabea!

Juan.- Karmentxo behar al duzu? Ez duzu bada izango.

Karlos.- Karmentxo nahi badiat, ez diat hire baimenaren beharrik.

Joxepa.- Ez noski.

Juan.- Zatoz, bada, bila.

Karlos.- Hiregatik, nahi dudanean.

Juan.- Nire Karmentxoz jabetzera? Gezurra duk hori, atzapar hauek dauzkadan bitartean.

Karlos.- Zertarako?

Juan.- Hi itotzeko!

Karmentxo.- Ez berotu gehiegi, Juantxo.

Karlos.- Hik ni ito? Lehenago xehatuko haut!

Joxepa.- Bai behar. Petrala, ez besteren petrala!

Karlos.- Zatoz hona, Karmentxo, niri agindua zaude eta.

Karmentxo.- Ez naiz joango.

Joxepa.- Beharko duzu.

Karlos.- Eta, onean nahi ez baduzu, gogorrean.

Karmentxo.- Ez!

Joxepa.- Beharko!

Juan.- Hator bila!

Karlos.- Ez badator bera, bai.

Joxepa.- Noski.

Juan.- Hiretzat Karmentxo?... Behin ere ez!

(Karlosek Karmentxogana joatera bezala egiten du, eta orduan Juantxok lepotik heldu eta itotzen du. Karmentxok heltzen dio Juantxori, gelditu nahian. Joxepa zentzurik gabe erortzera doa eta sartzen da Martzelo eta jasotzen du. Guziek batean oihu eta garrasi egiten dute) (Karlosek Karmentxogana joatera bezala egiten du, eta orduan Juantxok lepotik heldu eta itotzen du. Karmentxok heltzen dio Juantxori, gelditu nahian. Joxepa zentzurik gabe erortzera doa eta sartzen da Martzelo eta jasotzen du. Guziek batean oihu eta garrasi egiten dute)


Karmentxo.- Juantxo, geldi, Juantxo!

Joxepa.- Ai ama, zer da hau!

Martzelo.- Banekien zer gertatu behar zuen!

Juan.- Behin ere ez!!

(Jaisten da ezkuta-zapia)





Bukatu da













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org