Emen dek soka-muturra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Emen dek soka-muturra

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Emen dek soka-muturra



1.
Plazara daramate
idi bat sokatik,
iges egiņ ez dezan
lotuta lepotik:
ez pentsa dijuala
idiya bakarrik,
makiņatxo bat gizon
baguaz ondotik.
2.
Plazan txuntxuna
dala senti da Bakatik,
danok txit pozaz gaude
soņu au entzunik;
zarrak eta gaztiak
iya zoraturik,
bullan ta ixkamillan
ixildu eziņik.


3.
Gure Donostiyako
ez baita festarik,
iņauteriz jokatzen
ez bada idirik;
aurten txit pozaz gaude
danok iņauteriz,
iņortxok ez daukagu,
ustez, zer esanik.
4.
Aurten izango dira,
esaten dutenez,
oso jolas politak
gabaz ta egunez;
ikusiko ditugu
ez bagaude miņez,
egunak iristeko
zaleturik gaudez.


5.
Idi ta zezen-suzko
musika, txuntxuna,
luminari politak,
aurten nai deguna;
jan ta ondo jantziya,
jende ezaguna,
triste daudenak farrez
jarriko dituna.
6.
Danai desiatzen,
dizutet bai aurten,
iņauteriko festaz
elkarrekin gauden;
bitartian okerrik
ez bada izaten,
danok pozez beterik
ikusi gaitezen.


Euskal Erria, 1898, XXXVIII, 63-64. or.









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org