|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
Antziņetako usariyua
degu Donosti maitian,
San Juan arbola bedinkatzia
Kontzeju plazen aurrian,
gizaseme ta mutill koskorrak,
emakumiak tartian,
ikusten dira danak amilka
nola dabiltzan lurrian,
batek tira ta bestiak bulka
burrukan asi nayian,
andik adar bat etxeratzeko
oso larritasunian,
arbol guziya larrutu arte
ez daudez bada pakian,
eta urtero orla dituzu
beti San Juan egunian.
|
|