San Juan arbola 2


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  San Juan arbola 2

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

San Juan arbola (II)



Lizar arbola plazen erdiyan
bedinkatu ondorian,
neska ta mutill koskor pilla bat
laister dizkitzu gaņian;
emakume ta gizasemiak
asko aiekin batian;
batek tira ta bestiak bulka
burrukan asi nayian,
eskamillan ta bai zalapartan
amilka ere lurrian,
ez dute onik an dabiltzanak
dana txikitu artian,
adartxo banaz jabetutzian
gelditzen dira pakian.










     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org