Santa Rita ta Santa Kiteria


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Santa Rita ta Santa Kiteria

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Santa Rita ta Santa Kiteria



1.
Aldaretxo bat ikusgarriya
eta apaña danian,
ageri dala Ama Birjiña
osto ta lore tartian;
arrantzaliak jarririk dago
gaur kaieko arkupian,
usariyua aztu ez dedin
gure Donosti maitian.
2.
Negu gogorra joan da ondoren
udaberriyak pozturik,
arrantzale ta beste geiago
kai inguruban nasturik;
jira ta bira eta algaraz
bata bestien ondotik,
zar da gaztiak dantzan dabiltza
barrengo penak azturik.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org