|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Gaurko egunez onera dira
txit toki askotatikan,
kapoi ederrak erakutsiaz
bizkarretik zintzilikan;
batzubek datoz Goiarritikan
beste asko emendikan,
urte guztiko etxe errenta
berekin dutelarikan,
nagusi jauna ikusi arte
ez dutelarik onikan;
ekarritako danak utzita
jiratxua emanikan,
bakallo gabe ez dezu joango
emendik bat bakarrikan.
|
2.
Donostiyako plaza zarrian
konseju-etxe aurrian,
jendia erruz erdiyan eta
alatsu re arkupian;
txilibitu ta tanbor soņua
gortuazteko aņian,
neska-mutillak iji ta aja
esku emanik kalian,
aiton pipadun muxu gorriya
irrintziz egiņalian,
goizetik arrats erri guztiya
dadukatela airian,
erotzen dute orko musikak
Santo Tomas egunian.
|
3.
Santo Tomaseko feriya da
txorixua ta ogiya,
ara gaur plazan sutan ta ketan
zirt-zart, bada, zartagiya;
o! oliyuak dirudiyela
pintura gorri-gorriya,
eta onela dezu neretzat
saltzen dagoan guztiya,
abarka, xapi, eskalaproiak
eta milla txutxeriya,
mutill koskorrak jostatutzeko
degu egun egokiya,
biyotz tristiak alaitutzeko
utzi beti Donostiya.
|
|