|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
|
Santo Tomasetan Donostiyan
|
1.
Antziņetako usariyua
dezu Donosti maitian,
jostallu saltzen jartzia, bada,
Santo Tomas iristian;
nola jostallu beste geiago
asko badiran tartian,
len-lenagoko plazan saldutzen
diranak oraiņ artian.
|
2.
Donostiyara etortzen dira
egun batzubek aurretik,
usariyu au ez galtziarren
asko bada Goierritik;
eltze burnizko edo tupiki
txiki ta aundi arturik,
nola zartagi, aspo, krisallu,
danak emen saldu nairik.
|
3.
Beste batzubek saltzen dituzte
sega, eitai ta aizkorak,
atxur ta laiak, mallu, trabezak,
ginbaleta tiruortzak;
krispi, parrillak, burruntzaliyak
eta burnizko laratzak,
goaize aundi, pazi ederrak,
kanibetak txit zorrotzak.
|
4.
Talo burniyak ta danboliņak
palak ere egokiyak,
ta akulluak aukerakuak,
txikiyak eta aundiyak;
kopetekuak, ganadu larru,
leporako zintzarriyak;
bai eta ere eskuz egiņak
alakoxeko uztarriyak.
|
5.
Goardasol urdiņ famelikuak
lengo lege zarrekuak,
abarka narru eta xapiyak,
sokak nai dan luzekuak;
ta eskopetak Eibar aldetik
onuntz ekarritakuak,
nai bada kaņu batekuak ta
ala nai bada bikuak.
|
6.
Beste jostallu oietatikan
ez da esan biarrikan,
zeren ikusten diran mutillak
pozak zoratu nairikan;
kalerik kale erri guziyan
danborrekin lepotikan,
beste batzubek txistua juaz
dituztela ondotikan.
|
7.
Egunsentitik arrats artian
plaza dago beti ketan,
iruditzen du ari dirala
Ingeles-Boersak sutan;
San Martiņatik usaia berriz
igartzen da sudurretan,
zirt-zart zartagi soņu galantak
aditurik legubetan.
|
8.
Baldiņ ez badu Santo Tomasez
batek txorixorik jaten,
egun uraxen urte guziyan
ez zaio noski aztutzen;
baņan plazatik baldin badizu
zaleturikan erosten,
berriz geiago jango dubenik
ez zait neri iruditzen.
|
Euskal Erria, 1901, XLV, 568-569. or.
|