Soka muturra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Soka muturra

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Soka muturra



1.
Nola udaberriyan
ta egunsentiyan,
txori txikiyak iñoiz
daudenak kabiyan,
bere amari deika
pipika agiyan,
gu ere ala gaude
oraiñ Donostiyan.
2.
Gure barrenak daude
txoriyen moduan,
edo esan nai nuke
iya alatsuan;
idi jolasa beti
arturik buruan,
guziyari galdezka
gabiltzan lekuan.


Euskal Erria, 1896, XXXIV, 49. or.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org