|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Euskalerriyan jaio geranak
eta txikitandik azi,
Ama euskera oraiñ artian
ikasi degu lenbizi;
izkuntza eder au aurrera ere
beti izango da nausi,
seme batzubek ibilli arren
al baluteke galazi.
|
2.
Orlako seme buru gogorrak
danak dizute merezi
Ebroz arunztik bidaldutzia
eta sartutzen ez utzi;
pake onian nai degulako
oiek gabetandik bizi,
Ama euskera ta lege zarrak
maitaturikan lenbizi.
|
Euskal Erria, 1901, XLV, 458. or.
|