Au da euskalduna


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Au da euskalduna

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Au da euskalduna



1.
Lau orduko bidean
jeisten da etxetik,
dituen seme danak
ondotik arturik;
naiz elurrez mendiak
egon estalirik,
igande ta jaietan
ez du uzten mezik.
2.
Euskalduna berez da
biotz onekoa,
eta bestetik, berriz,
oso fedetsua;
orrengatik egiten
maiz du errezua,
gogoan daukalako
beti Jaungoikoa.


3.
Euskaldun onak daki
izkuntz au bakarrik,
eta ez du maitatzen
bat ere besterik;
galdetutzen bazaio
ote dan oberik,
ezetz, esango dio
biotzan erditik.
4.
Gu ere ala izan
bagiñan guztiak,
ez ziran orla egongo
gaur Euskalerriak;
erdaldun biurturik
gaude-ta erdiak,
oitura zarrak laga
ta arturik berriak.


Euskalzale, 1899, III, 363-364. or.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org