Betoz gure lege zarrak!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Betoz gure lege zarrak!

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Betoz gure lege zarrak!



1.
Lenago alai bizi giñanak
arkitzen gera gaur eri,
indar guziyak alde egin da
iya gerala erori;
erdi negarrez begiratuaz
bada batak bestiari,
gauzik onenak bestek artuta
gure Euskalerriyari.
2.
Euskalerriko libertade ta
legiak eta euskera,
aspalditxotik zorrotz dabiltza
sartu nayian lurpera;
eziñ ikusi gaituzten asko
etorririkan onera,
berak balira jabe bezela
besteri agindutzera.


3.
Alper-alperrik saiatzen dira
ez da galduko euskerik,
Euskalerriyan mintzatuko da
askotxok nai ezagatik;
aitorren seme euskal jatorrak
gaudez ta konturaturik,
lenago lotan bezela oraiñ
arrunt oso ernaiturik.
4.
Ordua zan ta alkartu gera
euskaldun onak alare,
ezaguturik nai dizutela
egiñ gure lurren jabe;
gaurtik aurrera leku txarrera
O! etorriko dirade,
zeren arpegi emango degun
bate bildurrikan gabe.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org