Bizi bedi euskera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Bizi bedi euskera

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Bizi bedi euskera



AZALKAIA

Euskera loretutzen
egiņ alegiņa
etorri baņago len
mintzatu eziņa.


1.
Aspalditxotik negarrez dago
Ama euskera gaixua;
Jaunak zerutik egan onuntza
bidaldutako uxua;
bizitu zana zabaldurikan
alako usai goxua,
gallen egiņik urte askotan
beti buruba jasua;
esanaz: ni naiz lurbir’ onetan
izkuntz guzien maisua.
2.
Noranai joan da lotsatu gabe
mintzatu zagun euskera,
izkuntz eder au sartu baņo len
beti-betiko lurpera;
Aitorren seme leial zintzuak
baldiņ saiatzen bagera,
laister gentzake tente ikusi
loreturikan ostera;
eta orduban esango degu:
jaunak, euskaldunak gera.


3.
Aurrera beti bizitu dediņ
Ama euskera maitia,
ez degu kalte arreta aundiz
ondotikan zaitutzia;
gerta liteke garai txarrian
malkoak azaldutzia,
bada orduban zalla litzake
berriro loretutzia;
eta gaņera Euskalerriyan
luzaro mintzatutzia.
4.
Gaur gurasuak Ama euskera
aurrari erakutsirik,
iraun lezake urte batzubek
oso aztu gabetandik;
oraindik ere izkuntz eder au
badator mendi aldetik,
baņan erriyan mutill da neskak
ikasi orduko zutik,
amarretatik bostek beņepin
apenas dakiten tutik.


5.
Euskalerrira seaskatxotik
legez etorri geranak,
izkuntz au, bada, bularretikan
laztandurikan edanak;
egin zaizkigun biar bezela
aiton zar aien esanak,
ez dubelako onik beņere
geroko uzten dan lanak,
Ama euskera jakin dezaten
emen jaiotzen diranak.
6.
Aurrak euskera ez dakitela
azten baldiņ baditugu,
era luzea igaro baņon
len galduko gerade gu;
eta orduban biziko gera
biyotzak arturikan su,
batak bestiai galdeturikan:
gure izkuntza non degu?
oroitz triste au Euskalerritik
iņork kenduko ez digu!


Euskal Erria, 1916, LXXIV, 206. or.









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org