|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Arbol santubaren itzalian
belaunak lurreraturik,
Aitorren seme euskal jatorra
triste ikusi nuben nik;
negar ta negar ziyola bada
besuak gora jasorik:
“Ama euskera eta fueruak
galdu ziran ezkeroztik,
Euskalerriyan bizi gaituzu
oso lurpian sarturik!
|
2.
“Euskalerriko lege santuak
baita ere ontasunak,
batak bestiai lagundurikan
beti emen genitunak;
baserritar ta kaletarraren
fedezko alkartasunak,
danak galduta bizi gaituzu
aspalditik euskaldunak,
oroimengarri bada guretzat
Jaunak eman zizkigunak.”
|
3.
“Arbol maitian ni bizi nazu
emendikan ezkutuan,
bai, jaio nitzan ezkeroztikan
mendi bieren txuluan;
saiatu arren beste lanetan
beti zaukaizkit goguan,
naiago nuke bada banego
gau t’egun zure onduan,
banua bañan... etorriko naiz
berriz al detan orduan.”
|
4.
Ama euskera ta lege zarrak
gaizki ikusiyagatik,
aiton orretxek oraindik ere
maite ditu biyotzetik;
negarrez joan zan andik altxata
arbolai agur egiñik,
esanaz bada: “leno bezela
ez dago ez euskaldunik,
ain gutxi ere alkarrengana
batera anaitasunik.”
|
5.
Negarrez, bada, ostopi artan
au esan zuben aitonak:
“O! zer gutxi aitortzen duten
orain emen euskaldunak
Euskalerriyan noletan galdu
diran beren zorionak,
zerutik onuntz aingerutxoak,
bai, ekarri zizkigunak
alai ta pozaz bizitziarren
izen eder au degunak.”
|
6.
Neroni ere tristetu nitzan
oso, bere ondorian,
negarrez gizon buru zuri bat
an ikusi nubenian;
arren esanak geroztik dauzkat
gorderikan barrenian,
ez da milagro, o! euskaldunak,
gauz abek oroitutzian,
lege santuak maite baditu
miñ artzia biyotzian.
|
La Euskaria, 124 zk., 1909-01-02
|