Euskaldun maitiak! 1


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Euskaldun maitiak! 1

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Euskaldun maitiak! (I)



1.
Gure lore ederra,
izkuntza maitia,
zure galdezka dago
euskaldun jendia;
aspalditxoan zaudez
txokoan gordia,
osto berdietatik
azaldu zaitia.
2.
O! Euskaldun maitiak,
ez det nai azaldu,
zerengatikan zubek
nai nazuten galdu;
baldin nai banazute
guziak maitatu,
gaztelaniz ez iñoiz
geiago mintzatu.


3.
Ama da len ta bizi
alde guzietan,
izkuntza au bezela
Euskal errietan;
oraiñ zubekiñ nai det
asi errietan,
zertan naukazute ni
txokoan penetan?
4.
Igartzen dizutet nik
oraiñ Euskaldunak,
arras galdu dirala
zuben zorionak;
gaur ez daude begira
gure aita onak,
aiek ziraden bada
euskaldun jatorrak.


5.
Maita dezagun, bada,
amatxo euskera,
azturikan betiko
dabillen erdera;
gaurko bide txarrean
baguaz aurrera,
sarri sartuko gera
guziok lurpera.
6.
Euskaldunak izan ta
zuen izkuntza utzi,
nola diabru, bada,
nai dezute bizi?
ez dezute besterik
batere merezi,
ez bada erdaldunak
jartzia nagusi.


Euskal Erria, 1893, XXVIII, 379. or.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org