Euskaldun maitiak! 2


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Euskaldun maitiak! 2

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Euskaldun maitiak! (II)



1.
Beso zabalik gora begira
belaunak lurreraturik,
erregututzen Jaungoikoari
jarrita negubelarik;
dear triste bat neregana zan
eta ustez urrutitik,
esanaz bada: “Ama euskera,
seme, bizi da oraindik,
zaitu nazute garaia da ta,
o! erori gabetandik,
zeren dabiltzan aspalditxotik
etsaiak beti ondotik.”
2.
Ama euskera biyotzetikan
maita degun euskaldunak,
alde danetan gizon jatorrak
eta oso ezagunak;
izkuntz eder au oraindik ere
emen mintzatzen degunak
gauzak egiten biar bezela
berdiņarik ez degunak,
antziņetako legiak gorde
orain arte ditugunak,
aurrera ere zaitu ditzagun
diralako txit gauz onak.


3.
Ama euskera ta lege zarrak
zutik dauden bitartian,
Euskalerriyan biziko gera
euskaldun danak pakian;
ernai gaudezen bateturikan
mendiyan eta kalian,
geren buruak ikusi gabe
etsai gaiztuben mendian,
damuturikan, negar ta negar!,
bada denbora joanian,
ezin geiago altxa eziņik
oso sarturik lurpian.
4.
Ama euskeren dear tristea
biyotzian gorderikan,
eta izkuntz au guria dala
danok ondo jakinikan;
alai aurrera biziko gera
penak oso azturikan;
Amen esanak arreta aundiz
euskaldunak egiņikan,
etsaiak zorrotz ibilli arren
galdu nairik ondotikan,
antziņetako legiak beti
maite ditugularikan.










     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org