Euskalduna


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Euskalduna

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Euskalduna



1.
Ama Euskaren seme
biyotz onekuak,
Euskaraz mintzatzera
Jaunak bialduak,
arboltxo maite baten
osto tartekuak,
iñon zorrik gabiak
oraindañokuak.
2.
Gure Ama Euskara
dago biarrian,
aspalditxo gaixua
txit planta txarrian,
nola bat egoten dan
laguntza nayian,
semetxuari deika
seask’ barrenian.


3.
Gure Ama Euskara
txit maite-maitia,
neroni kupitzen naiz
orla ikustia,
aspalditxo or zaude
txokuan lajia,
ondo merezi dezu
danok laguntzia.
4.
Poztu zaitez, Euskara,
gaurtikan aurrera
danok bagatoz eta
zuri laguntzera,
baldiñ oraiñ artian,
bai, triste bagera,
len bezela badakit
zu jarriko zera.


5.
Bakoitzak egiñ zagun
oraiñ al deguna,
gure biyotza dala
danentzat txit ona;
gure Euskarak nairik
ondoren laguna,
emen ezautuko da
zeiñ dan euskalduna.


Euskal Erria, 1896, XXXV, 558. or.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org