|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Aurrera ere beti bezela
egingo det alegiña,
gaztetandikan datorkit eta
euskal jatorraren griña;
naiago nuke anai guziyok
emen onela bagiña,
sendatziarren Euskalerriak
orain senti duben miña.
|
2.
Gu eguzkiyak berotzen gaitu
uda ta negu zerutik,
eta txoriyak pozaz kantari
jarriazitzen goizetik;
ni ere ala ariko nazu
luma eskuban arturik,
bizi ditezen Euskalerriak
beste guziyen gañetik.
|
3.
Udaberriyan likort ederrak
zabaltzen ditu baratzak,
eta alaitzen gaitu gozoro
biartsu ta aberatsak;
ala pozkiro nai nituke nik
emen iduki biyotzak,
Euskalerrian bateturikan
bizi ez gaitian lotsak.
|
4.
Beti izan da izango nazu
gure lege zarren zale,
eta ondotik zaituko ditut
arrunt pozturikan ale;
maite ditutan iñork egiten
baldiñ badit neri galde,
esango diyot: Bai, ill artian!
Euskalerriaren alde.
|
|