Euskera gaxua!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Euskera gaxua!

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Euskera gaxua!



AZALKAIA:

Iraun dezan luzaro
euskerak munduan,
zaitutzen euskaldunak
gaudezen onduan


1.
Ardi galduben gisa
gaur dabill euskera,
aspalditik utzirik
txit alde batera;
eta alaz guztiz ’e
kupitzen ez gera,
ikusirik noletan
dijuan lurpera.
2.
Euskalerriyan jaio
ta bizi geranak,
zuzen egin ditzagun
zar aien esanak;
arretaz arturikan
utzitako lanak,
euskera biar dala
badakigu danak.


3.
Euskera erakusten
saiatu gaitian
aurrari gurasuak
gau t’egun etxian;
danak jakin dezaten
azten diranian,
lotsarik artu gabe
iñork galdetzian.
4.
Amaren bularretik
da datorkiguna,
izkuntz lurbir’ onetan
berdiñik ez duna;
beste guziyen buru
ezautu deguna,
orain leno bezela
jarri nai dizuna.


5.
Euskera oraindikan
dago baserriyan,
orrela zabal zagun
lenbailen erriyan;
mintza dezagun beti
gabiltzan tokiyan,
ikusi ez dezaten
iya eroriyan.
6.
Euskaldun on leialak
emen alkarturik,
eta Ama euskera
danak maitaturik;
azalduko da laister
oso indarturik,
semeari dearka
besoak zabalik.


7.
Negarrez egon gabe
euskaldun jatorrak,
ez al gera izango
ain burugogorrak!
asko bagaituzu ta
txit gizon pizkorrak,
euskeraz jarritzeko
bai mutill koskorrak.
8.
Txit atzenduko balitz
euskera maitia,
poztuko litzake, bai,
erdaldun jendia;
on dezu guretzako
ori jakitia,
berak erakusten du
ernai egotia.


9.
Kendu nairikan guri
dabiltza izkuntza,
etorritako asko
Ebrotik onuntza;
zerbait irabaziko
baluteke, utsa,
orrengatik euskerak
nai dizu laguntza.
10
Itsasoak nola dun
berez ur gaziya,
izkuntz onek betiko
ala du biziya;
naiz etorri Luzifer
diabruz jantziya,
Jaun aundiyak dalako
guretzat utziya.


11
Jaunen borondatia
galanta dalako;
euskera gabetandik
ez gaitu lajako;
berarekin gaudezen
danok ortarako,
laguntz ederragorik
ez dizugulako.
12
Koroi bat bezelaxen
lorez apaindua,
beti darabilkina
txit usai goxua;
Jaunak bidaldutako
zeruko uxua,
guazen laztandutzera
Euskera gaxua!


Euskal Erria, 1914, LXX, 63-64. or.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org